Zenbait gauzak geldiarazten gaituzte, edozer egiteko gogoak desagertzen dira, egun ederra egonda ere. Baina, zorionez bizitza aldatzen digutenak ere badaude, bizitzaz gozatzeko era aldatzen digutenak, agian uste edo espero ez genuen bezala. Zerk zutitzen nau? Zeri edo nori esker bihurtzen da egun ilun bat egun eder?
Diegorentzat, maitasun handiz;
Urrian gertatu zen, albistea eta gutun hau urtarrilean plazaratu baziren ere. Gaurko saioan Diego gogoratu nahi dugu, eta bere familiarekin bat egingo dugu. Saia zaitez hurrengo galderak erantzuten: zer egin dezaket nire ikaskideak ikastetxera gustura etor daitezen?Gertaera triste honek lagunduko ahal digu minik ez egiten.
(Gutunean sakatu albistea ikusteko eta bideoan entzuteko)
Jainkoari lagundu behar diot.
Zenbaitetan Europa doluz janzten da…oso triste. Etxe askotan senide edo maite zuten norbait hil delako negarrez ari dira.( atentatuetan, biolentzia dela eta, etorkinak itota,…)
Zergatik moztu behar diete zenbait pertsonari bizitzeko eskubidea?
Non zegoen gure Jainkoa? Zeu zara herria zaintzeaz arduratu behar zena, ezta?
Isiltasun honetan norbaiten kanta entzun dut: “Neu Jainkoa negarrez ikusi nuen”, Auschwitzeko kontzentrazio- esparruan kazetari gazte batek idatzi zuen: Jainkoari lagundu behar diot.” (Etty Hillesum).
Nigan konfiantza baduzu, besarka nazazu
DBHko ikasle baten proposamen honi esker bakearen alde zer egin dezakegun aztertuko dugu: parte hartu, entzun, onartu, elkar besarkatu,…
Nire laguna zen
Madrileko batxilergoko ikasle batzuek antzinako kanta hau grabatu dute gogoratzeko edozein gatazkatan ez dagoela biolentzia erabiltzerik. Antzeko egoerak bizi behar izaten dituzten pertsonak gogoratuko ditugu.
Guztiok gure baitan gar preziatua dugu.
Elkarri lagundu behar diogu gar horren distira itzal ez dadin; horixe da, hain zuzen ere, irakasleok landu nahi duguna:
Laztana, oso baliotsua zara.
Zer iradokitzen digu bideo/kanta honek? (Menejoven 2015eko abenduan egondako topaketan proposaturikoa).
Ni neu izatea
DBHko ikasle batek proposatutako bideo honetan erronka zaila aurkituko duzue. Onartzeko prest?
