“Zerbait handia, berezia lortzeko sortu zara” dio Portak. Bitxia da, Juan Mariak ere gauza bera esaten zuen. Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek proposatu digun kantaz gozatu.
Pazientzia, ilusioa, diziplina,…
Pazientzia, ilusioa, diziplina … bizitza izan ditzakegun oztopoak gainditzeko. Kyle Kuric-ek bere bizipena kontatzen digu, bizitzan lortutako garaipenik handiena; bere buruaren aurka irabazitako partida hain zuzen ere. Horri esker “onena eta indartsuena da”
Maitatu zaituztedan bezala, maita ezazue elkar
“Agindu berri bate mango dizuet: maitatu zaituztedan bezala, maita ezazue elkar” (Jn 13, 32)
Edozertarako denbora
Ikasle irakasle batzuek hurrengoa proposatu dugu gaurko maxima egiteko. Zer egin dezakegu egoera hobetzeko?
Guztiok daukagu irakasteko zerbait
Bizitzan guztiok izan gaitezke ikasleak eta irakasleak. Irakatsi beharreko gauzak guztiok ditugu;baita ikastekoak ere,noski. Horrek berezi egiten gaitu. Ikasi ahalko dugu! Horrela den inor ezagutzen al duzu? (Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa)
Bizitza zoragarria
HUMAN pelikularen zati bat; Yann Arthus-Bertranden pelikula.
Arazoak, minak, galerak,…egonda ere, edalontzia erdi beteta ez ezik, ederra ere badela ikusten ikasi beharko genuke.
Ongi etorri!
Adibide txiki batzuk, segundo batzuk,…sufritzen dutenak, amets egiten dutenak gogoratzeko..
Besteok bezala tratatzea baino ez dut nahi
Gaur Brad Cohen ezagutuko dugu; hobeto ezagutu nahi baduzu bilatu Youtuben. Gizaki guztiok bereziak gara, imitaezinak. Baina berezitasun horretan oztopoa ikusi beharrean zergatik ez diogu geure buruari hurrengo galdera botatzen: Zertan lagun dezakegu?