BARKAMENAK SALBATZEN DU

Share Button

ZUK ERABAKITZEN DUZU NOLA AMAITZEN DEN

Ikasturtea hasten ari da, zure ikaskideak, zure irakasleak eta zure ordutegia erabaki ditugu.

Share Button

ERABATEKO ARRETA

Bizitzari erantzuteko hiru modu: 1) Nahi dut… behar dut; 2) Baztertu… kexatu egiten naiz. 3) Deskonektatzen dut… nire munduan sartzen naiz.

Ba al dago beste modu eraginkorragorik? Ostegunero, HARAko maximoetan, bideo honek motibatu nahi gaituena entrenatzen jarraituko dugu. Ongi etorri ikasturte berrira!

 

Share Button

AUKERA-GUNEAK SORTZEA

Share Button

NIRE AUTOESTIMUA ZAINTZEA ERABAKITZEN DUT

Ez zaitez gogor epaitu. Denok egiten ditugu akatsak.

Maite ezazu zure lagunik onenak nahiko zintuzkeen bezala. Zure bizitzako pertsonarik garrantzitsuena zeu zarelako. Gogoratu.
Ez gehiegi hartu. Edonork du muga bat. Erantzukizun gehiegi onartzen badituzu, erre egingo zara. Delegatzea funtsezkoa da!
Entzun zure gorputzari. Inork baino hobeto daki zer gertatzen zaizun. Atseden hartu behar baduzu, baina ez utzi nagikeriak garaitzen!
Elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa. Aholku hau bizitzako edozein esparrutan aplika dezakegu, beti batzen duelako.
Eman gutiziak. Tentatzen zaituen masaje hori? Edo kafetxo hori arratsalde erdian? Presta zaitez nahi duzun zerbaitekin, konplexurik eta gaitzespenik gabe.
Harremanak izan gauzak ekartzen dizkizuten jendearekin. Bestela esanda: esan agur toxikoei.
Maite ezazu. Badakigu errazagoa dela esatea egitea baino. Beraz, saiatu zu beti zaren bezala onartzen, baita egun txarretan ere. Pertsona bakoitza bakarra da!
#LaMennaisCuida
Share Button

ITZULERA

Share Button

ZIN EGITEN DIZUT AHAL DUZULA

baina badirudi abesti hau helduei eskainia dagoela.

Nire kontua da ala zu zara oker dabilela eta nire buruaz zalantza eragiten didala? Autoestimu hori zainduko duzu? Zeure burua zaintzeko ikastaroa, «zin dagizut ahal duzula».
Share Button

HARA – “Oinarrizko jarrera”

MOTA  Erlaxazioa

MUSIKA: Maurice Ravel  Pavane for a Dead Princess

 NOLA EGIN (Beharreko prestakuntza hurrengo saioetarako)

Hara saioetarako sarrera:
Ikasturtea hasi berria dugu eta aurten esperientzia desberdin bat bizitzera animatu nahi zaituztegu. Gogoeta batzuk egiteko beste modu bat. Zuen barneko gauzarik baliotsuena aurkitzen, ezagutzen, sentitzen lagundu nahi dizuegu. Barnealde horrekin topo egiten lagundu nahi dizuegu. Hori dela eta, ildo horretan astean behin eta ikasgai jakin batzuetan gogoetaren bat egiteko asmoa dugu. Bide luze eta astitsua hasten dugu gaur, bide aberats eta pozgarria izango delakoan. Izan ere, gureganako bidea da, gure alde jatorrenetik besteekin elkartzera eta loturak sortzera eramango gaituen bidea hain zuzen ere.

Oinarrizko jarrera:
Gaur erlaxaziorako oinarrizko jarrera ikasiko dugu. Hurrengo saioetan erlaxatzen ikasiko dugu, gure irudimenaz bidaiatzen, arreta biltzen, geure burua zaintzen.
Prest zaudete? Gogorik ba al duzue? Guztiok ahalegindu beharko ginateke guzti-guztiok eroso sentitu ahal izateko. Erreza da eta merezi izango du.

Eseriko gara.

  1. Hankak angelu zuzenean, oinazpiak lurrean, apur bat bereizita.
  2. Bizkarra bizkarraldera egokitu, zuzen baina ez zurrun, lepoa pixka bat tenkatu, gure gainean puztuki bat balego bezala gure burutik emeki tiraka.
  3. Besoak mahai gainean edo zintzilik albo banatan. Sorbaldak igo eta jaitsi bi aldiz.
  4. Izan konfiantza, itxi begiak eta, ahal baduzu, ahaztu inguruko guztia (zarata, ahotsak, beste ikasgelak). Edozer gerta daiteke, baina zuk zeure baitan bildu ahal duzu arreta osoa.

Arreta jarriko dugu gure arnasketan:

  1. Zeure arnasketa sentitu, aldatu barik, nola aire hotza sartzen den sudur zuloetatik eta nola irteten den, epel.
  2. Arnasketa moteltzen, lasaitzen, sakonago egiten saiatu, baina esfortzu barik.
  3. Arnasketa abdominala egin, hau da, airea hartuta, sabel aldera eraman eta horixe puztu, ez bularra.
  4. Errepikatu behin baino gehiagotan arnasketa mota hori.
  5. Arnasa hartu bitartean, ekarri gogora hitzen bat, eta errepikatu arnasaldi bakoitzean. Izan ahal da izen bat, aurpegi bat, kolore bat, sentipen bat… Adibidez, BAKEA, otoitz bat…

Badago, nahikoa izan da gaurkoz (laburregi izan bada eta denborarik baldin badago, berdin errepikatu ahal da zutik)

Hausnarketa
Oso erraza izan da, baina, nola sentitu zarete? Zailtasunik izan duzue? Interesgarria iruditzen zaizue bide berri hau ibiltzea?
Ariketa hau nahi duzuen guztietan egitera animatzen zaitugu, modu erraz eta diskretuan, zeure buruarentzat, metroan, etxean. Nahi baduzu, otoitz egiteko edo beste pertsonak gogora ekartzeko unea izan ahal da, arnasaldi bakoitzean Jauna, Aita edo pertsona horren izena errepikatuz.

Share Button