#MenetarraNaiz: Ángel de Luis

Cruz Menesiana

Zoriontsu izateko bidea
2020ko abenduaren 4an Ángel de Luis Teruelo, Anaia Menetarra, hil zen Reinosan, 64 urte zituela.
Pairatzen ari zen eritasunak bere ahulezia argiago erakutsi zuenean, fede sendoko eta ongi errotutako gizona hazi egin zen barrutik.
Ahots bat sentitzen zuela esaten zuen, Jainkoaren partetik barneko ziurtasun bat, «Lasai, ni arduratuko naiz» esaten zion.
Angelek, ezer behar ez zuela eta baldintzarik gabeko maitasuna zuela sinetsita, Anaiei eta haien lagun askori esaten zien: «Munduko gizonik aberatsena naiz».
Bere gelan berak sortutako poema bat poster batean:
“Bendito seas Señor,
por tu infinita bondad,
porque pones con amor,
sobre espinas de dolor
rosas de conformidad”.

Oroitzapen eta esker on xume bat bezala, #MenetarraNais utzi gintuen bideoa ikusiko dugu.

«Nire bizitzaren erronka zoriontsu izatea da»

Share Button