Jesusek honan berba egin eutsen:
«Zoaze, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatuz eta Nik agindu deutsuedan guztia beteten irakatsiz.
Eta Ni zuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arte». Mt 28
Datorren igandean Trinitate jaia ospatuko dugu.
Festa honek Jainkoa Familia dela gogorarazten digu.
Aita, Semea (Jesus) eta Espiritu Santua osatzen duten familia.
Otoitz egiteko elkartzen garen bakoitzean gogoratzen dugu, eta hasieran esaten dugu: «Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean».
Konpromiso bat egun honetarako eta asteburu osorako:
Esaiozu zure familiari zenbat maite duzun!
Izan maitasunezko xehetasunen bat zure familiako norbaitentzat, une ez oso ona pasatzen ari dena…
LH 1-3
LH 4-6