Altuera berean

Gaur, abenduak 3, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da
1992an deklaratu zuen Nazio Batuek, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko eta bizitzaren alderdi guztietan pertsona horien egoerari buruz sentsibilizatzeko.

Mundu osoan, 6 pertsonatik 1ek desgaitasun handia du.
Pertsona horiek urte gutxiago bizi dira, eta bi aldiz gaixotasun larriak dituzte.

El Languiren «No hay límites» bideoklipa ikusiko dugu. Bertan, Pablo Pineda, Down sindromea duen Europako lehen unibertsitarioa; Raquel Domínguez, urritasuna duen kirolaria; eta Joan Pahísa, Informatika ingeniaria, idazlea eta kirolaria.

Ondoren, bideoan zer iruditu zaigun azalduko dugu.