«Herria zain-zain egoan eta danak pentsetan eben ez ete zan Joan Bateatzailea Mesias izango.
Joanek guztiei adierazo eutsen:
– Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni baino ahaltsuagoa dana eta ni ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Harek Espiritu Santuaz bateatuko zaitue». (Lk 3,15)
Datorren igandean Abendu aldiko hirugarrena da.
Gabonak inguratu ditugu!
Igandeko ebanjelioko protagonista Juan, Bataiatzailea… da.
Ikusiko dugun bideoan, bere bizitzari buruzko zerbait kontatzen zaigu modu errazean.
Juanek ondo zekien bera ez zela Mesias, baizik eta Mesias, Jesus, iristeko bidea prestatzen zuen norbait!!