Jesus Nazaretera joan zan, Bera hazi zan herrira, eta zapatuan sinagogan sartu zan, ohi ebanez, eta zutunik jarri irakurgaia egiteko. Isaias profetearen liburua emon eutsoen eta, edegitean, pasarte hau aurkitu eban:
«Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
Berak igurtzi nau-eta,
behartsuei barriona emoteko.
Katiguei askatasuna
eta itsuei ikusmena iragartera bialdu nau,
zapalduei askatasuna emotera,
Jaunaren grazia-urtea iragartera». (Lk 4, 16 ss)
Albistez inguratuta gaude; nonahi daude, telebistan, mugikorrean, ikasgelan, patioan…
Klase guztietako albisteak dira: politikakoak, kiroletakoak, erosketetakoak, bidaietakoak…
Denoi gustatzen zaigu albiste onak entzutea.
Datorren igandean Jesusek bere herriko jendeak oso albiste ona kontatuko du.
Zein albiste garrantzitsua izango da Jesusek kontatu behar digun hori?
Arretaz ikusiko dugu bideo hau, ea aurkitzen dugun.
1-3 LH
4-6 LH