Gurasoek Legeak agintzen ebana beteteko Jesus umea tenpluan sartzean, hartu eban Simeonek umea besoetan eta Jainkoa bedeinkatu eban, esanez:
«Orain itzi daikezu, Jauna,
zeure morroi hau bakean hilten,
Zeuk agindu zenduan lez.
Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbamena,
herri guztien aurrean Zuk aurkeztua:
Nazinoak argitzeko argia
eta zure herri Israelen ospea». (Lk 2, 27)
Igande honetako Ebanjelioak agure baten istorioa kontatuko digu, Simeón, Jesus ezagutu arte urte asko itxaroten jakin zuena.
Ezagutu zuenean, bere eskuetan eduki zuelako, munduko pertsonarik zoriontsuena sentitu zen eta eskerrak ematen zizkion Jainkoari hainbeste denbora bizi izateagatik eta bere Seme Jesus ezagutzeagatik.
Bideoa ikusten dugu… eta, ondoren, badugu une bat guk ere eskerrak emateko maite eta zaintzen gaituzten hainbeste pertsonarengatik.
Lehenik eta behin, gurasoak, anai-arrebak, lagunak, lankideak, irakasleak…
Baita ezagutzen eta Jesusen lagun izaten lagundu ziguten pertsonengatik ere: katekistak, apaizak, Menetar Anaiak, aitona-amonak, Reliko irakasleak,…
1-3 LH
4-6 LH