Ume maitatuak gara!

Hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta Joan, eta mendira igon eban otoitz egitera. Otoitzean ziharduala, aurpegiko itxura aldatu egin jakon, eta jantzia zuri disdiratsu bihurtu.
Honeek alde egitean, Pedrok esan eutsan Jesusi:
– «Maisu, bai ederto gagozala hemen!»
Hau esaten ziharduala, hodei batek estaldu zituan, eta hodeian sartzean bildurrak hartu zituan. Ahots batek urten eban hodeitik, esanez:
– «Hauxe da nire Semea, nire Aukeratua. Entzuiozue».
(Lk 9)

Datorren domekako ebanjelioak une garrantzitsu bat kontatuko digu Jesusentzat, mendi baten gainera igo eta otoitz egiteko bere hiru ikasle aukeratzen baititu.
Denok izan dugu aukera naturan zehar ibiltzeko, mendi baten gainera igotzeko, paisaiaz gozatzeko eta eskerrak emateko Jainkoari sorkuntzaren edertasunagatik.
Horregatik dio Pedrok: «zein ondo gauden hemen»…
Otoitz une horretan, Jainkoaren ahotsa entzuten dute, Aita, Jesusi buruz esaten duena: «Hau nire seme maitea da».

Gu ere Jainkoaren seme maitatuak gara, horrek bake eta poz handia ematen digu…