
Gaur ipuin sinple batekin hasiko dugu astea.
Aita bat eta bi alabak, zerbait garrantzitsua kontatzen digutenak…
Alargun geratu zenetik, Alberto haientzat bakarrik bizi zen. Janak lau urte egin berri zituen eta Emmak zazpi.
Goizero, neskatoak eskolara eramateko jaikitzen zituen, gosaria prestatzen zuen eta Janari janzten amaitzen eta motxila prestatzen laguntzen zion. Emmak, zaharrena zenez, bakarrik egiten zuen.
Egun batean, Janak aitari galdetu zion:
– Aita, zer da maitasuna?
Albertok bere alaba kiribilduari begiratu eta besarkatu egin zuen.
– Hau maitasuna da, Jana – erantzun zion gero.
– Aita, zer da maitasuna? -galdetu zuen berriro Janak eskolara bidean.
Albertok begiratu eta musu eman zion.
– Hau maitasuna da, Jana-esan zion gero.
Egun batean, Albertok Emmari bi txirikorda egiten zizkiola, Janak berriro galdetu zuen.
– Aita, zer da maitasuna?
Albertok begiratu egin zion eta hari ere ilea askatzen hasi zen.
– Hau maitasuna da, Jana-esan zion gero.
Baina Janak, bere erantzunekin batere konbentzitu gabe, egunero galdetzen zion:
– Aita, zer da maitasuna?
Albertok prestatzen ari zen albondigetatik probatzeko eman zion.
– Hau maitasuna da, Jana-esan zion gero.
– Tira, aita! Ez gehiago adarra jo! Beti esaten didazu maitasuna gauza desberdina dela. Joooo!
Albertok bere aurpegitxoa esku artean hartu eta esan zion:
– Nire maitasunak zu eta zure arreba Emma zarete. Ez dizut gezurrik esaten!
Jana lotara joan zen, aitak esandako hitzak gogoan.
Gau hartan amets polita izan zuen. Bere aitak, beti bezala, zaintzen zuen, eta bere arreba Emmak: eskolatik eraman eta jasotzen zituen, bainatu, orraztu, jantzi, eurentzat prestatzen zituen, ahal zuen guztia egiten zuen haiek ongi egon zitezen eta zoriontsu izan zitezen, beti irribarre batekin.
Orduan konturatu zen aitak zer esan nahi zion: maitasuna berarekin eta Emmarekin zeukan xehetasun bakoitzean zegoen, eguneko une bakoitzean, horregatik gauza ezberdinak izanik maitasuna beti zegoen haien artean. Azkenean ulertu zuen!
Biharamunean, Alberto eskolara joateko altxatzera joan zenean, Janak besarkada bat eman eta esan zion:
– Maite zaitut, aita!
Partekatzeko:
– Zer gustatu zait gehien?
– Partekatu dezaket gaur goizean norbaitek nirekin izan duen maitasun-xehetasun bat?