Amestu dezagun elkarrekin etorkizun hobea

1-3 LH

Gaur ipuin labur bat entzungo dugu… gero komentatuko dugu zer gustatu zaigun gehien…

«Katagorri eskuzabala»

Haritz handi baten gainean Ana izeneko katagorri txiki bat bizi zen.
Ezaguna zen bere irribarreagatik eta udazkenean ezkur asko biltzeagatik.
Negua iritsi zenean, ekaitz gogor batek basoa astindu zuen.
Haizeak adarrak bota zituen eta gordeleku asko elurrez estalita geratu ziren.
Anak bizilagunei entzun zien laguntza eskatzen.
Janariak galtzeko beldur bazen ere, ez zuen zalantzarik izan: gordelekua ireki, ezkurrak partekatu eta bideak garbitzen lagundu zuen.
Azkenean, denek elkarrekin eman zuten negua, kantari eta katagorriaren ontasuna eskertzen.
Ana ohartu zen konpartitzeak ez ziola ezer kentzen, bihotza pozez betetzen ziola baizik.

Amaitzeko, otoitz hau egingo dugu:
Jesus, lagundu nahi dut.
zuk denei laguntzen zenien bezala.
Eman bihotz eskuzabala. Amen.

4-6 LH

Atzo, ekainak 8, «Ozeanoen Munduko Eguna» ospatu zen.
Eta aste honetan, ekainaren 9tik 13ra, 2025eko Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentzia egingo da Nizan (Frantzia), «Eusten gaituena sostengatu» lelopean.
Guztion artean eta guztiontzat etorkizun hobea amestera gonbidatuta gaude, gure ozeanoak zainduz, gure Ama Lurra errespetatzen ikasiz.

Goza dezagun orain bideo honekin:

https://www.youtube.com/watch?v=Tcf5gtPtl5c