Jesusen Espirituak gidatuko gaitu

Jesus, igande honetako ebanjelioan diosku Espiritu Santura bidaliko gaituela.
Jesusek bidaltzen digun Espiritua bere indarra da, gure bizitzako egun guztietan gidatzen eta laguntzen gaituena.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
– Badot oraindino gauzarik asko zuei esateko, baina oraingoz ez zaree gai ulertzeko. Baina egiaren Espiritua etortean, Berak gidatuko zaitue egia beteraino.
(Jn 16, 12)

1-3 LH

Ayi eta Bere Adiskideen abesti batekin bideo bat ikusiko dugu, «Espiritu Santua» izenekoa.
Izpiritu Santuaz hitz egiten digu, gurekin doan Jesusen indarraz:
Beti nirekin dagoen laguna da…
Aholkuak ematen dizkit, triste nagoenean laguntzen dit…
Beti laguntzen dit!

4-6 LH

«Espíritu Santo ven» izeneko abesti bat entzungo dugu.
Agian batzuek parrokian entzun edo abestu izan duzue noizbait.
Espirituari eskatzen diogu etortzeko eta gurekin egoteko eta gidatzeko gaur eta gure bizitza osoan…