Jesus gurekin geratzen da Eukaristian

Aldi haretan, Jesusek Jainkoaren erreinuaz berba egin eutsan jenteari, eta preminea eben guztiak osatu zituan.
Eguna iluntzen hasi zan. Hamabiak hurreratu eta esan eutsoen Jesusi:
– Bialdu egizu jentea, inguruko baserri eta auzoetara joan eta ostatua eta jatekoa bilatu dagien, hau bazterreko lekua da-eta.
Jesusek erantzun eutsen:
– Emoiezue zeuek jaten.
Hareek, orduan:
– Ez daukagu bost ogi eta arrain bi besterik… (Lk 9, 11)

Datorren domekan Kristoren Gorputz eta Odolaren jaia ospatuko dogu.
Tradizionalki «Corpusen festa» deitzen zaio (latinez «gorputza» esan nahi duena)
Egun honetan gogoratzen dugu Jesusek afari bat egin zuela bere lagunekin eta, ogia hartuz, esan ziela:
«Hartu eta jan, hau da nire gorputza».
Gero, kopa bat ardo hartuta, esan zien:
«Edan eta edan, hau da nire odola».
Harrezkero, eukaristia ospatzen dan bakoitzean, Jesusek bere gorputza eta odola ogian eta ardoan uzten deusku.
Ikasturte honetan lehen jaunartzea egin dutenek ondo gogoan dute Kristoren Gorputza lehenengoz jaso zuten eguna