Berdinak jaiotzen gara

Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Eguna da.
Nazio Batuen Erakundeak 1948an onartutako Giza Eskubideen Adierazpenak aitortzen duenez: «Gizaki guztiak aske jaiotzen gara, duintasun eta eskubide berdinekin».
Eskubide horietako batzuk dira: bizitzeko eskubidea, askatasunerako eskubidea, bakoitzaren erlijioaren arabera bizitzeko eskubidea, bakean bizitzeko eskubidea, familia bat izateko eskubidea, hezkuntzarako eskubidea, osasunerako eskubidea, atsedenerako eskubidea…
Zoritxarrez egunero ikusten dugu askotan eskubide horiek ez direla errespetatzen!
Gaur, bizitzeko behar den guztia ez duten pertsona guztiez eta gerrengatik sufritzen dutenaz gogoratuko gara…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.