Santa Mariarako bakarrik (Portugalete)

SAL – Merkadillo Solidarioa

Berriro ere merkadillo solidarioa antolatu du SALek datorren ostiralean. Dakizuenez, SAL ikastetxeko GKEa dela eta Menesiako beste ikastetxeetan ere funtzionatzen duela, hala nola Bilbon, Madrilen, Zamoran, Kantabrian, Valladoliden, Palentzian, Errioxan eta Araban. Aurtengo azoka txikiak diru pixka bat lortzeko balio du batez ere, Buniako jendeari laguntzeko, Kongoko hiri batean, Afrikako herrialde batean. Han, errefuxiatu-eremu izugarri bat dago, non zuek bezalako milaka haur eta gazte dauden, zer eginik ez dutenak, kaleetan zehar ibiltzen direnak janari bila edo edozein gauzaren bila, eta leku horretan dagoen indarkeriaren ondorioz arrisku handia dutenak. Guk merkadilloan parte hartzen badugu eta gauzaren bat erosten badugu, elkarlanean eta laguntza bat ematen ari gara SALek bertan 12 gela eraikitzeko, haur eta gazte horiek gauzak ikasteko eta egunero seguru sentitzeko aukera izateko. Beraz, anima gaitezen eta lagun diezaiogun SALi.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.