Altxa zaitez

MODALITATEA Irudikatzea – begiespena    EBAL

MUSIKA  BraveHeart – Love

GIDOIA

Oraingo lana Ebanjelioko pasarte bati esker, sakontze lan bat proposatu nahi dizuet. Ezaguna duzu, entzun eta zure modura irudikatu pasarteak, bertako lekukoa izango bazina bezala. Horretarako “oinarrizko jarrera “ hartuko dugu eta pasadizoa entzungo duzu.

TESTUA

Garai hartan, Timeoren semea zen Bartimeo itsua, bide ertzean diru eske zegoelarik, Jesus bere jarraitzaileekin batera Jerikotik atera zen.

(imajinatu lurrean eserita, hiritik kanpo, itsu eta limosna eske…)

Jesus zela entzutean, oihukatzen hasi zen:
-Daviden seme hori, errukitu zaitez!

Askok isiltzeko esaten zioten arren, berak indar handiagoz oihukatzen jarraitzen zuen:
– Daviden seme hori, errukitu zaitez!

(Oihuak, jendearen protestak… imajina itzazu)

Jesus gelditu eta esan zuen:
-Deitu itsu horri.

Itsuari deitu zioten esanez:
-Altxa zaitez, Jainkoak deitu egin dizu eta!

Arin baino arinago zutitu zen, jauzi egin zuen eta Jesusengana hurbildu zen.

(Oraingoan imajinatu bere itxaropena, jauzia, itsuka Jesusenganako pausoak…)

Jesusek esan zion:
-Zer egin dezaket zugatik?

Itsuak erantzun zion:
-Maisua, ikustea gustatuko litzaidake.

Jesusek erantzun zion:
-Hara! Zure fedeak sendatu zaitu.
Segituan ikusmena berreskuratu zuen eta bidetik jarraitu zuen.

(Zure baitan jarraian duzun elkarrizketa errepikatu: Zer nahi duzu?… Zera nahi dut… Zer eskatuko zenioke?…

Egin ezazu… eta aztertu aldaketa: ikusi ahal du eta oinez Jesusen atzetik doa!

Idatz dezagun

Gaur egun, zein itsukeriek itsu nazakete?” Nola irudikatu dut kontakizuna?
Gogoratu nahi dudan zerbait:

Share Button

Ireki harridurarak

MODALITATEA   Irudikatzea    Ebal

MUSIKA  Avatar

GIDOIA

Gauza irudikatzea (Bizitza proiektuarekin lotzeko)

Basamortu handi bat imajinatu. Irudika ezazu hondarraren kolorea, harea-pikorren distira imajinatu. Dunez nahiz zeruertzez gozatu. (Etenaldia)

Zure gustukoa den duna bat bilatu eta bertan eseri. Nabaritu hondarraren gozotasuna eta aprobetxatu haize gozo aurpegian nabaritzeko. (Etenaldia)

Aztertu zeruan, eguna argituz doa eta dunan eserita zaudelarik, zure gorputza lasaitasunez betetzen dute eguzki-izpi gozoak jasotzen dituzu. (Etenaldia)

Orain sartu eskua duna barruan. Nabaritu duna barruan dagoen freskotasuna. (Etenaldia) Gauza bat antzematen duzu eta hartzea erabakitzen duzu. Azter ezazu. (Etenaldia)

Jarrai ezazu basamortuak oparitu dizun gauza aztertzen: kolorea, usaina, osagaiak, zertarako balio duen…  (Etenaldia)

Eskerraz emanez eta kontu handiz, berriro sartu gauza hori duna barruan. (Etenaldia)

Zerua aztertu, iluntzen ari du. Zeruertzean ikusten duzun kolore gorriak agur esaten dizu. Basamortutik atera eta zure ikasgelara bueltatzen zara.(Etenaldia)

Idatz dezagun

Basamortuan bizi izandako zerbait. Idatzi irudikaturiko gauza eta zertarako balio zuen. Hausnartu gauza horrek eskaintzen dizun informazioaz. (Arazoak baldin badituzte gauzaren erabilera jakiteko lagundu ahal diegu)

Share Button