Zoriontsua naiz

Jarrera erosoan eserko gara, bizkarra zuzen.
Arnasa emeki hartuko dugu. Arnasa hartu, 1, 2, 3, 4, astiro askatu 1, 2, 3, 4.
Arnastu berriro, 1, 2, 3, 4an, eta askatu 1, 2, 3, 4.
Begiak leunki itxikon ditugu, sakon inspiratu eta airea apurka-apurka askatu.

«Orain, zure bizitzako une zoriontsu bat gogoratuko duzu».

Unea aukeratzen duzunean, gogoratu non izan zen, norekin zeunden, zer gertatu zen, zer sentitu zenuen une hartan…

Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4, eta astiro askatu 1, 2, 3, 4.

(Isiltasun unea bat utziko diegu musika entzuteko).

https://www.youtube.com/watch?v=unOPM9-ZCEE

Handik segundo batzuetara
«Gogoratu une hori eta momentu horretan zure bihotzean zabaldu zen zoriontasun bera orain ere nagusituko da».

(Denbora gehiago ematen dugu musika entzuten)

Orain poliki-poliki begiak irekiko ditugu, bakoitza bere erritmoan, presarik gabe.

Partekatzeko:

Nahi duenak labur esan dezake zer gogoratu duen, nola sentitu den, norekin zegoen.