Ilusiona banatzen

Jarrera erosoan eseriko gara, bizkarra zuzen dugularik. Emeki arnaso hartu, 1, 2, 3, eta 4. Astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Berriz hartu arnasa 1, 2, 3 eta 4. Astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Begiak itxi, sakon arnastu eta astiro askatu arnasa.

(Denbora tarte bat utziko diegu musika entzun dezaten)

http://www.youtube.com/watch?v=cbYikjEiafs

Gaur egun berezia dugu, zeregin garrantzitsu bat duzulako:ilusioa banatu behar duzu.
Itxi begiak eta oso gustuko duzun leku batean ikusiko duzu zeure burua. Pozik zaude, gaur oso gauza berezia duzulako banatzeko. Ilusioa. Ilusioz betetako izarrak banatuko dituzu.
Zure bihotzetik argi distiratsu bat nola irteten den sentitzen duzu. Jarri eskuineko eskua bihotzean eta gainean ezkerrekoa. Arnasa hartu eta astiro askatu. (Behin baino gehiagotan errepikatzen da).
Orain sentitzen duzu prest zaudela. Zure bideari ekingo diozu. Nahi dituzun leku guztiak bisitatuko dituzu, lagunen etxeak, zure familia, eskola, auzoko parkea, kaleak… Ezagutzen dituzun pertsonekin eta ezagutzen ez dituzunekin topo egingo duzu.
Zure bidean irribarre handi bat daramazu, bihotza izarrez beterik daramazu. nIlusioz betetako izarrak oparituko dituzu.

(Orain musika hau jartzen da izarrak banatzen dituzten bitartean)

https://www.youtube.com/watch?v=-wSpmmj5LT4

Zoriontsu sentitzen zara, pertsona guztiei ilusioa banatzen diezu.

(Haurrei arnasketari ere arreta jartzeko esango diegu).

Orain zure bidea amaituko duzu. Pixkanaka-pixkanaka, zu zeunden lekura itzuli eta eseri egiten zara. Poz handia hartzen duzu.

(Aurreko musika entzuten utziko ditugu ikasleak, lasaiagoa baita)

http://www.youtube.com/watch?v=cbYikjEiafs

Orain poliki-poliki, zure erritmoan, presarik gabe, ireki begiak.

Partekatzeko:
Nahi duen haurrak bere izarrak nori banatu dizkion eta nola sentitu den parteka dezake.

Kutsatzen den maitasuna

MOTA Irudikapena – Begiespena

MUSIKA La Misión – On Earth as It Is in Heaven

NOLA EGIN

Erlaxazio-irudikapenerako teknika aprobetxatuko dugu Eguberriaren misteriora hurbildu ahal izateko. Kontakizuna ezagutzen duzunez, artzainetako bat izango zara. Har ezazu oinarrizko jarrera.

Irudika ezazu artzaina zarela, zerupean egiten duzula lo, baina adi, ardiak zaindu behar dituzu eta. Izarrak zeruan, hotz egiten du agian… Baina ezin duzu lorik egin, kezkatuta zaude, abailduta. Oso pobrea zara, ez zara ardien jabea, ez duzu etxerik, ezta jatekorik; jendeak gaizki begiratzen dizu, mesfidantzaz eta arbuiatu egiten zaitu… Horrek guztiak bakar-bakarrik eta triste sentiarazten zaitu gauero (etenaldia)

Orduak aurrera doaz eta lo egin barik jarraitzen duzu, baina sentipen arraro bat duzu, azaltzen zaila baina berezia den zerbait. Altxatzen zara eta ikusten duzu inguruko beste artzainak ere zutitu, hitz egin eta abiatzen direla. Haiei lotzen zatzaizkie, ez dakizue zer gertatzen ari den, baina intuizioak itxaropena piztu dizue zuen barnean eta herrirako bideari ekitera bultzatzen zaituzte

Inguruetan, herrira iritsi baino lehentxeago, jendea dago gau askotan abereak utzi dituzuen leize batean. Bikote bat da, gazteak, baina emakumea ama izan da. Pena ematen dizuete, zuek baino pobreagoak eta zuek baino baztertuagoak direla iruditzen zaizue. Horregatik hurbildu eta lagundu egiten diezue. Pozik dirudite. Erditzearen arriskua pasatu da eta dena bide onetik doa. Irria kutsatzen dizuete, gerturatu eta haurtxoaren alboan esertzen zarete. Beti lastoa botatzen duzuen aska batean dago umetxoa! Umeari begira geratzen zarete. Haurtxoa hain da hauskorra ezen samurtu egiten zaituzten eta ezin diozuen begiratzeari utzi. Bertan gelditzen zarete, umeari begira eta guraso berriekin hizketan. Gutxi hitz egiten duzue, baina oso gustura sentitzen zarete. Umearen samurtasunak eraldatu egiten zaitu. Zergatia jakin gabe, gauaren larritasuna desagertu da. Nahi baduzu har dezakezu umea besoetan. Mariak baimena ematen dizu begiradaz. Zuk, ardiak eta ahuntzak besterik ezagutzen ez duzunez, zer egiten duzu haur jaio berri horrekin besoetan? (etenaldia)

Denbora aurrera doa, aro berezia, adiezina, magikoa da, baina joan egin behar zara. Umea askan utzita agur esaten diezu. Landetara doan bideari ekiten diozu, ardiak esnatzen hasi dira. Eguna argitu bitartean urruntzen zara. Zer gertatu den, zergatik ez dakizu, baina badakizu zerbait aldatu dela zure barnean, zugan bake eta zoriontasun berriak piztu direla, itxaropenak zure beldurrak aldatu dituela. Bizia ederra dela sentitzen duzu, merezi duela, artzain hutsa izanda ere haurtxoak eta haren familiak maite zaituztela eta sentipen horrek dena aldatu du. Gogoratzen dituzu, haiekin eman duzun denbora ere bai. Sentitzen duzu haiek zugan idatzi dutena ez dela inoiz ezabatuko. Zergatia ulertu barik, altxatzen duzu begirada, besoak zeru argira eta eskerrak ematen dizkiozu Jaungoikoari behin eta berriz.

Gogoeta

Azaldu sentitu edota irudikatu duzun zerbait, ahaztu nahi ez duzun zerbait.

Bestetik, Eguberriko egunetan eszena hau gogoratzera gonbidatzen zaitugu.

Asteko Santua: Juan de la Cruz

1-3 LEHEN HEZKUNTZA

Kaixo! Nire izena Juan da, baina Juan de la Cruz bezala ezagutzen naiz.
Zure laguna izan nahi nuke eta horregatik nahi dut zuk nitaz zerbait gehiago jakitea.
Fontiverosen jaio nintzen, Avilako probintzian.
Gurasoek Gonzalo eta Catalina zuten izena.
Lagunekin jolasean ibiltzen nintzen herri inguruan, ume zintzoa nintzen, baina bihurri samarra ere bai.
Jesusek bere atzetik joateko eskatu zidan.
Santa Teresa Jesusena ezagutu nuen eta oso lagunak izan ginen.
Nire leloa hau da: «Jarri maitasuna maitasunik ez dagoen lekuan eta maitasuna aterako duzu».

Otoitza:
Eskerrik asko San Juan de la Cruzengatik
Poesian oso perpaus politak idatzi zituen
Eta zure lagun handia izan zen.
Lagundu Jesus haren antza hartzen,
Gauza guztietan maitasuna jartzera.

4-6 LEHEN HEZKUNTZA

Kaixo! Nire izena Juan da.
Zure laguna izan nahi nuke eta horregatik nahi dut zuk nitaz zerbait gehiago jakitea.
1542ko ekainaren 24an jaio nintzen Fontiverosen, Avila probintzian. Gurasoek Gonzalo eta Catalina zuten izena. Eta nire anaiak, Luis eta Francisco.
Lagunekin jolasean nenbilen herri inguruan, batez ere urmael txiki bat zegoen leku batean, eta handik erreskatatu behar izan ninduten behin. Bai, ume zintzoa zen, baina bihurria ere bai.
Eskulanetan ez nintzen trebea, ospitale batean laguntzen nuen eta Agustinetako komentu batean eliz mutilarena egiten nuen.
Une bat iritsi zen, non Jesusek, oharkabean, bere atzetik segitzera gonbidatzen ninduen, karmeldarkeri bihurtuz.
Teresa de Jesus ezagutu nuen eta bizitza konprometituago batera gonbidatu ninduen. Bere ideala denok «Jainkoaren lagun indartsu» bihurtzea zen. Harrezkero, nire izena Juan de la Cruz izango zen.
Jainkoari nire otoitza adierazteko modu bat poesia idaztea zen: «Cántico Espiritual», «La Fonte», «Noche oscura».
Zailtasunak izan nituen, beste karmeldar batzuekiko areriotasuna ere bazegoen, baina nire leloa hau da: «Jarri maitasuna maitasunik ez dagoen tokian eta maitasuna aterako duzu».
1591ko abenduaren 14an zerura joan nintzen.
Santu eta Elizako doktoretzat hartu ninduten, eta Espainiako Poeten patroia naiz.
Nire «izpiritu Kantuaren» ahapaldi bat utziko dizuet, non Jesusi buruz hitz egiten dudan, aurkitu nahi dudan eta haren antza eman nahi diodan «maitatua» bezala. Elkarrekin irakurtzen dugu:
Oi basoak eta lohiak,
Maitatuaren eskutik landatuak!
Oi barazki belardia,
Lore esmaltatuak!
Esan zuengandik pasa den.

Gabonetan denbora oparitu

Gabonak elkarrekin egoteko,
uneak partekatzeko eta opariak egiteko garaia da…
baina zer oparituko zenieke zuk zure familiari, lagunei, maite dituzun guztiei?
Denon artean bila dezagun egun horien benetako zentzua,
eta nire inguruan daudenak zoriontsu egiten dituen guztia partekatuko dugu…
OPARITU ZORIONTASUNA!”

1-3 LEHEN HEZKUNTZA

(Abrir el enlace…) https://www.facebook.com/productorasanjose/videos/10154856869732652/

4-6 LEHEN HEZKUNTZA

 

Ilunpean argi bat piztu zen

OTOITZA:
Ilunpean argi bat piztu zen; basamortuan ahots bat sartu zen.
Berri ona iragartzen da: Jauna etorriko da!
Presta itzazu zure bideak, hurbiltzen ari baita!

Etorri, Jauna, salbatzera,
bidali zure argian,
barkatu zure maitasunean!

1-3 LEHEN HEZKUNTZA

4-6 LEHEN HEZKUNTZA

 

Nire nahia hauxe da

Jarrera erosoan eseri bizkarra zuzen duzularik.
Arnasa emeki hartu, 1, 2, 3, 4, astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4, eta askatu 1, 2, 3, 4.
Orain begiak leunki itxiko ditugu, arnasa sakon hartu ondoren apurka-apurka askatzeko.

Ikasleak isiltasunea utziko ditugu pixka batean (musikarekin).

Gabonetako zuhaitz handi baten aurrean zaude.

Zuhaitza gustuko duzun leku batean egon daiteke: zure etxean, lagun batzuen etxean, ikastetxean, hiriaren erdian, basoan…
Begira zein polita den!
Gaur misio berezi bat duzu. Zuhaitza nahi duzun bezala apainduko duzu. Nahi dituzun apaingarri guztiak jarriko dituzu. Bilatu kutxa honetan. Hartu banan-banan eta jarri zuhaitzean.

(Musikarekin denbora uzten da)

https://www.youtube.com/watch?v=vdd1HrpRiCo

Orain berezia iruditzen zaizun apaingarri bat hartu eta zuhaitzean jarriko duzu. Zergatik aukeratu duzu apaingarri hau? Zergatik da berezia?

Eseri zuhaitzaren aurrean musika entzuten duzun bitartean. Eskatu desio bat. Eskatu zure bihotzak asko maite duen zerbait.

Isilik utziko ditugu tarte batean (musikarekin).

Arnasa sakon eta poliki hartu airea.
Orain poliki-poliki, bakoitzak bere erritmoan, presarik gabe, begiak irekitzen hasiko gara.

Partekatzeko:

Nahi duen haurrak nola sentitu den parteka dezake, eta bere nahia eta beretzat berezia zen apaindura parteka ditzake.