Ilusiona banatzen

Jarrera erosoan eseriko gara, bizkarra zuzen dugularik. Emeki arnaso hartu, 1, 2, 3, eta 4. Astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Berriz hartu arnasa 1, 2, 3 eta 4. Astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Begiak itxi, sakon arnastu eta astiro askatu arnasa.

(Denbora tarte bat utziko diegu musika entzun dezaten)

http://www.youtube.com/watch?v=cbYikjEiafs

Gaur egun berezia dugu, zeregin garrantzitsu bat duzulako:ilusioa banatu behar duzu.
Itxi begiak eta oso gustuko duzun leku batean ikusiko duzu zeure burua. Pozik zaude, gaur oso gauza berezia duzulako banatzeko. Ilusioa. Ilusioz betetako izarrak banatuko dituzu.
Zure bihotzetik argi distiratsu bat nola irteten den sentitzen duzu. Jarri eskuineko eskua bihotzean eta gainean ezkerrekoa. Arnasa hartu eta astiro askatu. (Behin baino gehiagotan errepikatzen da).
Orain sentitzen duzu prest zaudela. Zure bideari ekingo diozu. Nahi dituzun leku guztiak bisitatuko dituzu, lagunen etxeak, zure familia, eskola, auzoko parkea, kaleak… Ezagutzen dituzun pertsonekin eta ezagutzen ez dituzunekin topo egingo duzu.
Zure bidean irribarre handi bat daramazu, bihotza izarrez beterik daramazu. nIlusioz betetako izarrak oparituko dituzu.

(Orain musika hau jartzen da izarrak banatzen dituzten bitartean)

https://www.youtube.com/watch?v=-wSpmmj5LT4

Zoriontsu sentitzen zara, pertsona guztiei ilusioa banatzen diezu.

(Haurrei arnasketari ere arreta jartzeko esango diegu).

Orain zure bidea amaituko duzu. Pixkanaka-pixkanaka, zu zeunden lekura itzuli eta eseri egiten zara. Poz handia hartzen duzu.

(Aurreko musika entzuten utziko ditugu ikasleak, lasaiagoa baita)

http://www.youtube.com/watch?v=cbYikjEiafs

Orain poliki-poliki, zure erritmoan, presarik gabe, ireki begiak.

Partekatzeko:
Nahi duen haurrak bere izarrak nori banatu dizkion eta nola sentitu den parteka dezake.

Kutsatzen den maitasuna

MOTA Irudikapena – Begiespena

MUSIKA La Misión – On Earth as It Is in Heaven

NOLA EGIN

Erlaxazio-irudikapenerako teknika aprobetxatuko dugu Eguberriaren misteriora hurbildu ahal izateko. Kontakizuna ezagutzen duzunez, artzainetako bat izango zara. Har ezazu oinarrizko jarrera.

Irudika ezazu artzaina zarela, zerupean egiten duzula lo, baina adi, ardiak zaindu behar dituzu eta. Izarrak zeruan, hotz egiten du agian… Baina ezin duzu lorik egin, kezkatuta zaude, abailduta. Oso pobrea zara, ez zara ardien jabea, ez duzu etxerik, ezta jatekorik; jendeak gaizki begiratzen dizu, mesfidantzaz eta arbuiatu egiten zaitu… Horrek guztiak bakar-bakarrik eta triste sentiarazten zaitu gauero (etenaldia)

Orduak aurrera doaz eta lo egin barik jarraitzen duzu, baina sentipen arraro bat duzu, azaltzen zaila baina berezia den zerbait. Altxatzen zara eta ikusten duzu inguruko beste artzainak ere zutitu, hitz egin eta abiatzen direla. Haiei lotzen zatzaizkie, ez dakizue zer gertatzen ari den, baina intuizioak itxaropena piztu dizue zuen barnean eta herrirako bideari ekitera bultzatzen zaituzte

Inguruetan, herrira iritsi baino lehentxeago, jendea dago gau askotan abereak utzi dituzuen leize batean. Bikote bat da, gazteak, baina emakumea ama izan da. Pena ematen dizuete, zuek baino pobreagoak eta zuek baino baztertuagoak direla iruditzen zaizue. Horregatik hurbildu eta lagundu egiten diezue. Pozik dirudite. Erditzearen arriskua pasatu da eta dena bide onetik doa. Irria kutsatzen dizuete, gerturatu eta haurtxoaren alboan esertzen zarete. Beti lastoa botatzen duzuen aska batean dago umetxoa! Umeari begira geratzen zarete. Haurtxoa hain da hauskorra ezen samurtu egiten zaituzten eta ezin diozuen begiratzeari utzi. Bertan gelditzen zarete, umeari begira eta guraso berriekin hizketan. Gutxi hitz egiten duzue, baina oso gustura sentitzen zarete. Umearen samurtasunak eraldatu egiten zaitu. Zergatia jakin gabe, gauaren larritasuna desagertu da. Nahi baduzu har dezakezu umea besoetan. Mariak baimena ematen dizu begiradaz. Zuk, ardiak eta ahuntzak besterik ezagutzen ez duzunez, zer egiten duzu haur jaio berri horrekin besoetan? (etenaldia)

Denbora aurrera doa, aro berezia, adiezina, magikoa da, baina joan egin behar zara. Umea askan utzita agur esaten diezu. Landetara doan bideari ekiten diozu, ardiak esnatzen hasi dira. Eguna argitu bitartean urruntzen zara. Zer gertatu den, zergatik ez dakizu, baina badakizu zerbait aldatu dela zure barnean, zugan bake eta zoriontasun berriak piztu direla, itxaropenak zure beldurrak aldatu dituela. Bizia ederra dela sentitzen duzu, merezi duela, artzain hutsa izanda ere haurtxoak eta haren familiak maite zaituztela eta sentipen horrek dena aldatu du. Gogoratzen dituzu, haiekin eman duzun denbora ere bai. Sentitzen duzu haiek zugan idatzi dutena ez dela inoiz ezabatuko. Zergatia ulertu barik, altxatzen duzu begirada, besoak zeru argira eta eskerrak ematen dizkiozu Jaungoikoari behin eta berriz.

Gogoeta

Azaldu sentitu edota irudikatu duzun zerbait, ahaztu nahi ez duzun zerbait.

Bestetik, Eguberriko egunetan eszena hau gogoratzera gonbidatzen zaitugu.