Nire nahia hauxe da

Jarrera erosoan eseri bizkarra zuzen duzularik.
Arnasa emeki hartu, 1, 2, 3, 4, astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4, eta askatu 1, 2, 3, 4.
Orain begiak leunki itxiko ditugu, arnasa sakon hartu ondoren apurka-apurka askatzeko.

Ikasleak isiltasunea utziko ditugu pixka batean (musikarekin).

Gabonetako zuhaitz handi baten aurrean zaude.

Zuhaitza gustuko duzun leku batean egon daiteke: zure etxean, lagun batzuen etxean, ikastetxean, hiriaren erdian, basoan…
Begira zein polita den!
Gaur misio berezi bat duzu. Zuhaitza nahi duzun bezala apainduko duzu. Nahi dituzun apaingarri guztiak jarriko dituzu. Bilatu kutxa honetan. Hartu banan-banan eta jarri zuhaitzean.

(Musikarekin denbora uzten da)

https://www.youtube.com/watch?v=vdd1HrpRiCo

Orain berezia iruditzen zaizun apaingarri bat hartu eta zuhaitzean jarriko duzu. Zergatik aukeratu duzu apaingarri hau? Zergatik da berezia?

Eseri zuhaitzaren aurrean musika entzuten duzun bitartean. Eskatu desio bat. Eskatu zure bihotzak asko maite duen zerbait.

Isilik utziko ditugu tarte batean (musikarekin).

Arnasa sakon eta poliki hartu airea.
Orain poliki-poliki, bakoitzak bere erritmoan, presarik gabe, begiak irekitzen hasiko gara.

Partekatzeko:

Nahi duen haurrak nola sentitu den parteka dezake, eta bere nahia eta beretzat berezia zen apaindura parteka ditzake.