Gatzaren historia

Maisu zaharrak eskatu zion bere ikasle gazteari, oso triste baitzegoen, eskua gatzez bete, gatza baso bete ur eta edan zezala.
– Zer gustu duzu? Galdetu zion maisuak.
– Sendoa eta desatsegina – Erantzun zuen gazteak.

Maisuak irribarre egin eta eskua berriro gatzez betetzeko eskatu zion. Gero, isil-isilik aintzira polit bateraino eraman zuen, eta gatza isurtzeko eskatu zion gazteari.
Maisu zaharrak agindu zion orduan: edan ur honetatik pixka bat.
Gaztearen kokotsetik ura irristatzen zen bitartean, maisuak galdetu zion:
– Zer gustu duzu?
– Atsegina – Erantzun zuen gazteak.
– Gatz zaporea sentitzen al duzu? – Galdetu zion maisuak.
– Ez, erantzun zion gazteak.

Maisua eta dizipulua eseri eta paisaia politari begira geratu ziren.
Handik minutu batzuetara, maisu zaharrak esan zion gazteari:
– Mina existitzen da, eta gauza batzuek triste jartzen gaituzte. Min hartzen duzunean, triste zaudenean, saia zaitez inguruko gauza on guztiak hazten.