Harea eta harria

Saharako basamortu sargoritik, zama astun bat bizkarrean zeramatela, bi lagun zihoazen oinez, Farouk eta Ramses.
Egun batzuk lehenago gameluak galdu zituzten eta neka-neka eginda zeuden oinez egin zuten distantzia handiagatik.
Ia astebete zeramaten janaririk dastatu gabe, eta ura eguzkiaren errainu malkartsuen azpian amaitzen zitzaien. Hankek hainbeste min ematen zieten, eta aurpegiko azala eta besoak erreta zeuzkaten.
Bien artean bide hori aukeratu bazuten ere, Faroukek bide luze eta ezezagun bat aukeratu izana eskatu zion Ramsesi. Gero eta haserreago zegoen, oihuka, eskuekin keinuak eginez, irainka, eta zaplazteko bat ematera iritsi zen.
Ramses isilik geratu zen eta sudurra odoletan jarri zitzaion, baina ez zion erasoari erantzun. Tristurazko begirada sakon batez eseri eta hondar gainean idatzi zuen hatz erakusleaz: «Gaur nire lagunik onenak aurpegian jo nau».
Farouk harritu egin zen, baina ez zion ezer galdetu.
Hurrengo egunean, dunetan barrena zihoala, Ramses haietako batetik erori zen eta gaizki zaurituta geratu zen. Bere lagun Farouk azkar jaitsi zen laguntzera, eta hamar egun eta hamar gauez ez zen bere ondotik aldendu. Ramsesek hobera egin zuen eta bidean zegoen harri batera joan zen. Han idatzi zuen: «Munduko lagunik onena izateko zortea dut».
«Atzo mindu zintudan eta hondarretan idatzi zenuen, eta gaur harrian idatzi duzu, zergatik?», galdetu zion Faroukek.
Ramsesek irribarrez esan zion:
«Gure lagunen akatsak haizeak eramaten ditu gauez. Egunsentian eguzkia berriro irteten denean, ezin ditugu gogoratu. Bere leialtasun frogak, hala ere, betiko grabatuta geratzen dira gure bihotzean».