Barkatu Jesus bezala

Jesusen garaian emakumeek ez zuten ia eskubiderik.
Hala ere, Jesusek beti maitasunez tratatu zituen, bere duintasuna aitortuz.
Datorren igandeko Ebanjelioan ikus daiteke hau.
Jesusek gonbidatzen gaitu barkatzeko eta ikusteko zein ona den pertsona bakoitzean!!

Jesusek, zutiturik, esan eutsan:
– «Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork gaitzetsi?»
Harek erantzun:
– «Inork ere ez, Jauna».
Orduan Jesusek:
– «Ezta Neuk ere, ez zaitut gaitzesten. Zoaz eta ez egin barriro pekaturik». (Jn 8, 9-11)