Bakean sentitzen naiz

LOGO HARA
Jarrera erosoan eseri ginen, bizkarra zuzen.
Arnasa emeki hartu, airea sabeleraino irits dadin.
Inspiratu, 1, 2, 3, 4, poliki 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an, eta askatu 1, 2, 3, 4.

Orain itxi begiak emeki, arnasa sakon hartu eta askatu airea poliki-poliki.

Imajinatu joan nahiko zenukeen naturako leku bat: hondartza bat, laku bat, mendi bat…
Zuretzat dena posible den leku eder eta magikoa da.
(Etenaldia)

Begiratu nolakoa den zure ingurua. Aukeratu gelditzeko eta atseden hartzeko leku bat.
(Etenaldia)

Leku honetan seguru eta babestuta zaude.
(Etenaldia)

Eseri eta entzun musika hau.

https://www.youtube.com/watch?v=UDULCZERMW4

Lasai sentitzen zara, bakean?
Errepikatu zure barruan: “Lasai eta bakean sentitzen naiz”.

Energia horrekin, atsedenean egoten gara, sentitzen eta arnasten.

Inspiratu, 1, 2, 3, 4, poliki 1, 2, 3, 4.
Eskerrak ematen ditugu bakean sentiarazten gaituzten pertsona eta gauzengatik.
(Denbora uzten dugu haurrek isilean pentsatu eta eskerrak eman ditzaten musika entzuten duten bitartean.)

Inspiratu 1, 2, 3, 4 eta poliki bota 1, 2, 3, 4.
Poliki-poliki, presarik gabe, bakoitzak bere erritmoan, begiak zabaltzen ditu.

Partekatzen dugu:
Nola sentitu zara?
Zergatik edo norengatik eskerrak eman dituzu?