Prestatu bidea Jaunari

Egun hareetan, Joan Bateatzailea Judeako basamortuan agertu zan, iragarriz:
– Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua. Joan honi buruz esan eban Isaias profeteak: «Berba batek oihuka dihardu basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari». (Mt 3, 1)

1-3 Lehen Hezkuntza

Erantzun asko, gutxi, ezer ez, esaten dizudan gauza bakoitzari:
KASU EGITEN diozue urtebetetzeagatik zoriontzen zaituenari.
KASU EGITEN DIOZUE opari bat egiten dizuenari.
Egia esaten dizuenari kasu egiten diozue, nahiz eta min eman.
KASU egiten diozue errieta egiten dizuenari, zerbait txarra egiten duzuelako.
LAGUNEI KASU EGITEN DIEZUE.
GURASOEI KASU EGITEN DIEZUE.
KASU EGITEN DIOZUE medikuari.

Ba Juanek gaur esaten digu kasu egin behar zaion NORBAIT iristen ari dela, beti gurekin egon nahi duelako eta beti zaindu nahi gaituelako.
NOR IZANGO DA?
GUSTATUKO ZAIZUE ZUEN BISITARAKO PRESTATZEA?
NOLA?
Etxea garbitzen
Bihotza garbitzen
Traba eta enbarazu egiten duten gauzak kenduz, ongi senti dadin.

4-6 Lehen Hezkuntza

Hurrengoetatik, zein dira garrantzitsuak zuen bizitzan?
Segundo batzuetan, saia zaitezte BURUZ sailkatzen, goitik behera:
1.- INFLUENCER BAT
2.- ELITEKO FUTBOLARIA
3.- IRAKASLE BAT.
4.- NIRE GURASOAK.
6.- NIRE LAGUNIK ONENA.
7.- NAIZEN BEZALA MAITE NAUEN PERTSONA.

Orain, utz iezaiozue tarte txiki bat Joan Bataiatzaileari, duela 2000 urteko influencer delakoari, zeinak aurreko guztiak baino 100 aldiz hobea den norbait aurkezten digun: JESUS DE NAZARET
Urtero bere etorrera prestatzen dugu Abendu garai honetan.
Sendatzera dator, barkatzera, bizitza alaitzera, maitatzera eta gurekin baldintzarik gabe egotera.
Etxean sartzen utziko diozu, zure bizitzan?