Haurrek bakea behar dute

Urdina zen zerua. Orain malkoak dira.
Horia zen eguzkia. Orain sua da.
Gorria zen maitasuna. Orain odola da.

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Eguna ospatzen da.
Duela 70 urte baino gehiago, NBEren dokumentu garrantzitsu bat sinatu zen, edozein pertsonaren eskubideak jasotzen dituena: bizitzarako, askatasunerako, bakean bizitzeko,
Baina leku askotan ez dira eskubide horiek errespetatzen.
Duela 6 hilabete baino gehiago dakigunez, gerra dago Ukrainan.
Ikus dezagun Ukrainako haurren benetako marrazkiekin egindako bideo bat.

Bideoaren ondoren, Frantzisko aita santuaren otoitz hau egin genuen:

Aita Jainkoa, lagundu zuk.
Emaiguzu zuk bakea,
Erakuts iezaguzu zuk bakea,
Gida gaitzazu bakerantz.
Ireki gure begiak eta gure bihotzak,
eta emaguzu ausardia esateko:
«Sekula gehiago ez gerra!»;