Ni naiz atea

Ikuilu handi bat imajinatuko dugu, barruan ardi asko dituena.
Ate bat eta leiho txiki bat daude atzean.
Bi gizon datoz:
Batek atea irekitzen du eta ardiak ikusten ditu nola dauden, dena ondo badago, bere izenez deitzen ditu denak ezagutzen dituelako
Beste bat atzeko leihotik sartzen da eta potoloenak eta distiratsuenak non dauden begiratzen du.

Galdera batzuk:
Zer egiten du atetik sartzen den jaunak?
Zer egiten du leihotik zintzilik dagoenak?

Hori esaten zien Jesusek entzuten ziotenei:
“Benetan diotsuet ardien atea naizela.
Beste nonbaitetik sartzen diren guztiak lapurrak edo gaizkileak dira.
Ni naiz atea.
Nigana sartzen dena salbatuko da eta janari ona aurkituko du.
Lapurra hiltzera edo lapurtzera sartzen da.
Denek bizitza eta bizitza oparoa izan dezaten etorri naiz.”

Elkarrekin egiten dugu OTOITZ hau
Eskerrik asko, Jesus, zuk bakoitza ezagutzen duzulako.
gure izenez deitzen gaituzu,
Gutaz arduratzen zara.
eta bizitza oparoa ematen diguzu betiko.
Eskerrik asko, Jesus.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.