Ama Maria

Historian zehar jende askok nahi izan du Maria Jesusen amarengandik hurbil egon.
Eskulturak, tenpluak, olerkiak, abestiak… egin dituzte, duten maitasuna erakusteko bururatu zaien guztia.
Gaur abesti bat entzungo dugu, Athenas abeslariaren «Junto a ti, María».
Leloak «Ama» hitza baino ez du errepikatzen, maitasunez eta esker onez…
Gainerako letra entzun eta gustuko esaldi bat aukeratzen dugu… eta amaieran partekatu dezakegu.