Jesusek esan eutsen ikasleei:
– Zuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.
– Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien». Mateo 5,13-16
Datorren domekan mundu osoan eukaristia ospatzen dan leku guztietan irakurriko dan Ebanjelioa entzun dogu.
Jesusek ulerterraza den zerbait esaten digu:
– Ni naiz mundu honi zapore ona ematen dion gatza…
– Ni naiz ilun dagoen guztia argitzen duen argia…
Misio polita: gatza izatea, argia izatea. Horrela bizitzera animatu ginen Luis Gitarraren «Sois la sal» abestia entzunda.