Begiak ondo irekitzen ditugu

Astea hasi eta otoitz menetar honekin egingo dugu, begiak ondo irekitzera gonbidatzen gaituena…
Astebete esna bizitzeko…

Elkarrekin egiten dugu, astiro, otoitza:

Egun on, Jesus.
Eskerrik asko gau lasai honengatik eta atsedenagatik.
Eskerrik asko atzoko egunagatik.

Gaur ondo ireki ditugu begiak
besteei begiratzeko.
Asko eman diguzun zerbait banatzen saiatuko gara.

Inork maite ez dituenak maitatu nahi ditugu,
bakarrik daudenei eta tristeei, adoregabetuei,
ia dena gaizki ateratzen zaienei.

Gaixotasunagatik sufritzen dutenak gogoratzen ditugu,
ulertzen ez direnak
eta haiengan bakarrik pentsatuz bizi direnena.

Emazkiguzu begi irekiak pertsona guztiak ikusteko
gure bidean jartzen duzuna.
Emazkiguzu behar gaituzten guztiei laguntzeko prest dauden eskuak.

Emaiguzu bihotz handi bat, denak barruan geldi daitezen.
Jesus: erakutsi Zuk ondo dakizun bezala maitatzen. Amen.