Hiruhilekoa amaitzen ari gara… nekatuta eta familian atseden hartzeko eta oporrak hartzeko gogoz.
Garizuma ere amaitzen ari gara…
Etzi Erramu Igandea ospatu genuen… gogoratuz Jesus Jerusalemen sartu zela eta olibondo adarrak moztu eta igaro behar zuen bidean jartzen zituen jendeak goretsi zuela…
Horrela hasiko dugu Aste Santua. Oso aste garrantzitsua da kristauentzat, Jesus guregatik hil eta berpiztu zela gogoratzen eta ospatzen dugulako, bizitza osoa eta zoriontsua izateko.
Pazko eguneko animaziozko bideoan gogoratzen dugu.
Gero otoi hau egingo dogu: «Jesusi lagundu».
Jesusi lagundu nahi diogu
Jerusalemerako bidean
Pazkoa ospatzeko.
Badakigu, Jesus,
bide hori ez zela erraza izan zuretzat.
Sufrimenduzko bidea izan zen,
eta zure bizitza emateko.
Baina maitasunezko bidea izan zen.
Gure alde bizitza ematean
berpiztuta bezala bizitzeko bidea ireki zenigun.
Zure lagunei oinak garbitzean
zoriontsu izateko bidea erakutsi zenigun:
oinak elkarri garbitzea,
zerbitzatzen, zaintzen eta laguntzen duten pertsonak izatea.
Eskerrik asko, Jesus.
gurutzera eraman zintuen bidea onartzeagatik.
Bide honetatik lagundu nahi dizugu.
berpizkundearen bidea delako. Amen.