Mahastiaren jabea

Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei:
«Zeruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz lez jazoten da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila urten eban. Eguneko zidarrezko txanpon batean berbatu ondoren, mahastira bialdu ebazan langileak.
Goizeko bederatziak aldera barriro urten eban eta, beste batzuk plazan lan zain ikusirik, esan eutsen:
– «Zoaze zuek ere nire mahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana»…».
Mt 20

Datorren igandeko Ebanjelioan, Jesusek bere parabola bat kontatzen digu…
Istorio hauen bitartez, Jesusek Jainkoa nolakoa den erakusten zien bere dizipuluei eta entzuten zion jende guztiari.
Gaurko mahastian mahatsaren jabe batek mahatsa biltzeko langileak kontratatzen ditu.
Dakizunez, denek dute dirua eraman beharra familia elikatzeko, eta denei ordaintzen die egun bateko lana, nahiz eta batzuek oso gutxi lan egin…

Bideoa ikusi eta mahastiaren jabe hori iruditzen zaigula komentatu dugu…
Bere jokamoldea eta Aita Jainkoak gu tratatzen gaituen modua berdinak dira? Zer iruditzen zaizue?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.