Oturuntza prest dago

Jesusek barriro parabola bidez berba egin eutsen abadeburuei eta herriko zaharrei:
«Zeruetako erreinuarekin gertatzen da bere semearen ezteguak ospatu zituan erregearekin bezala. Bialdu zituan morroiak konbidatuei dei egitera, baina hareek ez eben etorri gura izan. Barriro beste morroi batzuk bialdu zituan mandatu honegaz:
– “Esaiezue konbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilda daukadaz zezenak eta zekor lodituak, prest dago dana. Zatoze ezteguetara”. Baina konbidatuek ez eutsoen jaramonik egin: bata bere lurretara joan zan, bestea bere negozioetara eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin ebezan.
(Mt 22)

Datorren domekako Ebanjelioak oturuntza, festa garrantzitsu, ezkontza edo urtebetetze bati buruz hitz egiten digu…
Imajinatu aitona-amonek Urrezko Ezteiak ospatzen dituztela eta familia osoa gonbidatzen dutela: seme-alabak, bilobak…
Zer gertatuko litzateke seme-alabek esango balute: «Ezin gara joan, bidaia bat dugu»?
Edo bilobek esango zuten: «Taldearekin partida garrantzitsu bat jokatzeko deitu gaituzte, asko sentitzen dugu, baina ezin gara joan…»
Ba horrelako zerbait kontatzen du Jesusek. Baina berak hitz egiten dau gure Aita Jainkoak igandero Eukaristiaren ospakizunetan prestatzen deuskuzan «oturuntzaz»… eta baita Jaungoikoaren Etxean betiko bizitzearen azken festaz be, gure bizitza hemen bukatzen danean…

1-3 LH

 

4-6 LH (ver solo hasta min 2)

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.