[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=ePAf64p5luM]
Sin categoría
EGUN BERRI ZORONTSUA!
Egun oro berria da, baina arretaz zaintzen ez baduzu zentzu gabeko eguneroko ohikeria bihur daiteke ia gu ohartu gabe. Gaurko bideak zenbait gauza proposatzen dizkizu, zein hautatu duzu arretaz zaintzeko?
[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=qdNL5bS8ba8]
ZURE AMETSAK BETE
Amets-ehiztariak (Ikastetxe Menetarren maxima lehiaketan lehen saria)
[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=c-H_RHIxII8]
Galderak:
1- Bost bidaiari hauek taldean bidaia egiten dute. Bakarrik bidaiatuz gero, gauza bera izango zen?
2- Gaztetan egindako bidaia bera errepikatu zuten, Zertarako balio dute oroitzapenek? Garrantzitsuak al dira? Zergatik?
3- Zer ondoriozta dezakezu?
Barre egin, jolastu, maitatu, … horietan ez ezik beste batzuetan ere Jainkoa aurki dezakezu.
[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=fU9zS4g9Mlw]
Jainkoa badagoela eta inguratzen gaituzten gauza guztietan nahiz gertatzen zaizkigunetan ikus daitekeela (JMª)
Zu maitatzeak zaren bezalako izaten laguntzen dizu.
[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=RHs1olcOqPc]
Esanguratsua den esaldia aukeratu:
Me-note: gorde ezazu.
HORRELA, ZU GABE, BAKARRIK NAGO.
Pertsonez inguraturik bizi zara, haiekin ikasten duzu, hitz egiten duzu eta ondo pasatzen duzu. Haietariko batzuk oso garrantzitsuak dira zuretzat. DBHko ikasle batek proposaturiko kanta honen bidez, aipatutako pertsona horietariko bat hautatu, entzun bitartean pentsatu zein garrantzitsua den, bera gabe zure bizitzak zentzua galdu duela ematen duela, bizitzek gogoa ematen dizula…
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=1REw1IX94zg]
MAITASUNA LEKU GUZTIETAN DAGO
(DBHko ikasle batek proposaturikoa)
Zenbaitetan bakarrik zaudela pentsa dezakezu, triste zaude, lagunik eta laguntza gabeko pertsona zarela uste duzu,.. Zuetariko batzuek pentsa dezakezue maitasunik gabe bizitzea posiblea dela, maitasuna ez dela hain garrantzitsua, maitasunak ez duela ezertarako balio,… baina pertsona oker dabiltza. Maitasuna gauza guzien gainean dago eta gure bizitzak argiztatzen ditu. Maitatu eta maitatuko zaituzte, horixe baita zoriontasuna lortzeko erarik eraginkorrena.
Hausnarketa hau egiteko hurrengo bidean oinarritu nintzen, bertan ikusiko duzue maitasuna adierazteko eta erakusteko aukera asko dagoen. GUSTATZEA ESPERO DUT.
[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=JuPWlNaGmlA]
MAITASUNA LEKU GUZTIETAN DAGO
Maitasuna lore bat bezalakoa da,
zaindu ezean ihartu egiten da.
Baina zainduz gero,
lorerik politena bihurtuko da.
Bakarrik bazaude, triste
zure ondoan egon nahi duen pertsona alaia
aurkitu behar duzu.
Sinesgaitza bada ere,
guztiok gure bizitzan inoiz tristura ezagutu dugu,
maitasuna duenak zaindu behar du
bizirik iraun dezan.
AURKEZPENA PREZI
Zein iruzkin edo komiki iruditzen zaizu deigarriagoa? Bat datoz zure egungo inguruarekin?
Nahiz eta asko berandutu gure zain egongo da.
HAUESTERRE-EGUNA
Gaur denboraldi berezi bati hasiera emango diogu; Garizuma alegia. Berrogei egun ditugu Jainkoaren bizitzaren azken egunak, Gurutzerako bidea hain zuzen, ezagutzeko. Inolako dudarik gabe oso bide zaila eta gogorra, MAITE ZAITUT esateko duen era da, besoak zabalduko dizkigu , baldintzarik gabeko besarkada oparitzeko. Ez da presarik, nahiz eta asko berandutu gure zain egongo da.
[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=P_bDak2NSnQ]
HORI BEZALAKO LAGUN BATEKIN IBILTZEA OSO ERRAZA DA.
Zenbait egoera bizitzak oso egoera latzetan jartzen gaitu, horrelakoetan oso zaila izaten da aurrera jarraitzea.. Baina begi distiratsu horiek eta irribarre gardena dituen neska ezagutzea oso atsegina da. Nola da posible?
[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=KKJcKCwe7B0]
Me-note: Nori lagundu ahal diot bizitza errazagoa izan dezan? Nork laguntzen dit nire bizitza errazagoa izan dadin?
