Nueva propuesta del H. José Antonio Vivas: «En Casa con Jesús y Juan María 14»

Resistiré 2020. Más de 30 artistas para vencer juntos al coronavirus…

HARA

MOTA Irudikapena – Begiespena

MUSIKA La Misión – On Earth as It Is in Heaven

NOLA EGIN

Erlaxazio-irudikapenerako teknika aprobetxatuko dugu Eguberriaren misteriora hurbildu ahal izateko. Kontakizuna ezagutzen duzunez, artzainetako bat izango zara. Har ezazu oinarrizko jarrera.

Irudika ezazu artzaina zarela, zerupean egiten duzula lo, baina adi, ardiak zaindu behar dituzu eta. Izarrak zeruan, hotz egiten du agian… Baina ezin duzu lorik egin, kezkatuta zaude, abailduta. Oso pobrea zara, ez zara ardien jabea, ez duzu etxerik, ezta jatekorik; jendeak gaizki begiratzen dizu, mesfidantzaz eta arbuiatu egiten zaitu… Horrek guztiak bakar-bakarrik eta triste sentiarazten zaitu gauero (etenaldia)

Orduak aurrera doaz eta lo egin barik jarraitzen duzu, baina sentipen arraro bat duzu, azaltzen zaila baina berezia den zerbait. Altxatzen zara eta ikusten duzu inguruko beste artzainak ere zutitu, hitz egin eta abiatzen direla. Haiei lotzen zatzaizkie, ez dakizue zer gertatzen ari den, baina intuizioak itxaropena piztu dizue zuen barnean eta herrirako bideari ekitera bultzatzen zaituzte

Inguruetan, herrira iritsi baino lehentxeago, jendea dago gau askotan abereak utzi dituzuen leize batean. Bikote bat da, gazteak, baina emakumea ama izan da. Pena ematen dizuete, zuek baino pobreagoak eta zuek baino baztertuagoak direla iruditzen zaizue. Horregatik hurbildu eta lagundu egiten diezue. Pozik dirudite. Erditzearen arriskua pasatu da eta dena bide onetik doa. Irria kutsatzen dizuete, gerturatu eta haurtxoaren alboan esertzen zarete. Beti lastoa botatzen duzuen aska batean dago umetxoa! Umeari begira geratzen zarete. Haurtxoa hain da hauskorra ezen samurtu egiten zaituzten eta ezin diozuen begiratzeari utzi. Bertan gelditzen zarete, umeari begira eta guraso berriekin hizketan. Gutxi hitz egiten duzue, baina oso gustura sentitzen zarete. Umearen samurtasunak eraldatu egiten zaitu. Zergatia jakin gabe, gauaren larritasuna desagertu da. Nahi baduzu har dezakezu umea besoetan. Mariak baimena ematen dizu begiradaz. Zuk, ardiak eta ahuntzak besterik ezagutzen ez duzunez, zer egiten duzu haur jaio berri horrekin besoetan? (etenaldia)

Denbora aurrera doa, aro berezia, adiezina, magikoa da, baina joan egin behar zara. Umea askan utzita agur esaten diezu. Landetara doan bideari ekiten diozu, ardiak esnatzen hasi dira. Eguna argitu bitartean urruntzen zara. Zer gertatu den, zergatik ez dakizu, baina badakizu zerbait aldatu dela zure barnean, zugan bake eta zoriontasun berriak piztu direla, itxaropenak zure beldurrak aldatu dituela. Bizia ederra dela sentitzen duzu, merezi duela, artzain hutsa izanda ere haurtxoak eta haren familiak maite zaituztela eta sentipen horrek dena aldatu du. Gogoratzen dituzu, haiekin eman duzun denbora ere bai. Sentitzen duzu haiek zugan idatzi dutena ez dela inoiz ezabatuko. Zergatia ulertu barik, altxatzen duzu begirada, besoak zeru argira eta eskerrak ematen dizkiozu Jaungoikoari behin eta berriz.

Gogoeta

Azaldu sentitu edota irudikatu duzun zerbait, ahaztu nahi ez duzun zerbait.

Bestetik, Eguberriko egunetan eszena hau gogoratzera gonbidatzen zaitugu.

Un canto a la vida

De la Homilía del Papa Francisco: «EN LA MISMA BARCA»
Aprovechad esta nueva propuesta: «En Casa con Jesús y Juan María». Nº 13

Un canto a la vida. Vanesa Martín
«Un canto a la vida» es la canción con la que Vanesa Martín se une a la oleada de ayudas y gestos solidarios que de manera altruista y espontánea se multiplican dentro y fuera de nuestro país. Son días complicados en los que todos luchamos por un mismo fin: ayudar a los afectados por el COVID-19 y a los héroes que están en primera línea de batalla. Esta es una canción inédita compuesta por Vanesa Martín junto a David Sanstisteban, un llamamiento a la unión, la empatía y la solidaridad.

 

SÉ MI LUZ

Nueva propuesta para Orar en Casa con Jesús y Juan María

Una invitación: escucha la entrevista de Jordi Évole al Papa Francisco:

AUDICIÓN:

Te invitamos a escuchar esta canción y dejar que Jesús toque tu corazón y lo ilumine

Sé mi luz, enciende mi noche,
Sé mi luz, enciende mi noche,
Sé mi luz, enciende mi noche,
mi noche, sé mi luz.

El camino sin ti es tan largo
y tu llanto acoge mi dolor.
Tu Palabra acalla mi miedo
y tu grito se expresa en mi canto.

JAUNA, ZURE ADISKIDEA GAIXORIK DAGO

En Casa con Jesús y Juan María. Propuesta 10

QUIZÁS LOS CAMBIOS TENGAN QUE EMPEZAR POR CADA UNO DE NOSOTROS…
Una pregunta que muchos nos hacemos. ¿Cambiará algo después del Coronavirus? ¿Cambiaremos como personas? ¿Mejoraremos como sociedad? ¿O seguirá todo igual?

Ebanjelioa

Lazaroren arreba biek albiste hau bialdu eutsoen Jesusi: «Jauna, zure adiskidea gaixorik dago». Jesusek, hori entzutean, esan eban: «Gaitz hau ez da hilteko gaitza, Jainkoaren aintza azaltzeko baino, gaitz honen bidez Jainkoaren Semearen aintza azaldu daiten» (Jn 11, 1ss)

BAIEZKORTASUNEZ JOKATZEA ERABAKI AHAL DUT

May Jesus be the lighthouse who brings you safe to shore during these troubled times. Bro Jim Hayes (La Mennais Brothers. Liverpool).

Cuando la tormenta pase          (poema del cubano Alexis Valdés)
En Casa con Jesús y Juan María (Número 9)

HARA

MOTA Irudikapena

MUSIKA Adele Someone Like You!

NOLA EGIN (egokitu hartzaileen adinera)

Batzuetan gure gogoa pentsamendu ezkorrek trabatuta, ez aurrera ez atzera, gelditzen da (txarto egin nuena, edo sufritu nuen bidegabekeria, edo geroago egin beharko dudana eta kezkatzen nauena, edo pertsona hura… ez dut denborarik). Behin eta berriz itzultzen dira eta, hala ere, horrek ez digu irtenbiderik erakusten, baizik eta pentsamenduak lausotu eta gero eta ezkorrago bihurtu (ezin dut, ez dut balio, ez naute onartzen, begitan hartu naute, pertsona horrek… bizitza bera…). Ezkortasun hori, oinarriren bat izan arren, areagotu egiten da eta paralizatu egin gaitzake.

Orduan geure gorputza erlaxatzea lor genezake, baina horrela bakarrik agian ez ditugu ideiak geldiaraziko. Itoarazten gaituen kontu batean pentsatzeari utzi nahi diogunean, orduan hor duzu, burutik ezin kendu.

Ariketa honek pentsamendu eta gogoeta bide ezkorrak ordezkatzen ikasteko balio lezake.

Horretarako jakin beharko genuke geure buruan ezkortasun antzu eta obsesiboaren burrunba darabilgun, segidan horri aurre egiteko.

Agian orain ez gaude horrelako une batean, edo agian ez zaizue hori gertatzen. Hala ere, geure burua kontrolatzeko trebatuko gara pentsamenduek mendera ez gaitzaten:

Oinarrizko jarreran, arreta jarriko diegu gure pentsamenduei.

Une honetan larritzen gaituen zerbait gogoratuko dugu edo kezkatzen gaituen egoera bat irudikatuko (harremanak, akatsen bat, garrantzi handiko azterketa, partida bat, beldurra, konplexua sortzen digun zerbait, hurbileko norbaiten gaixotasuna, umilazioren bat…).

Sumatzen dugu nola sentiarazten gaituen horretan pentsatzeak. Saiatzen gara ikusten pentsatu dugunak laguntzen digun irtenbidea aurkitzen ala abaildu egiten gaituen. Ea berreraikitzera, laguntza eskatzera, haztera bultzatzen gaituen edo ahuldu, haserrarazi egiten gaituen.

Erabakia hartu behar dugu: gure pentsamendu ezkorrekin jarraitu ala pentsamendu horiek geldiarazi. (hiru modu)

  1. Ohartzen dut nire barnean pizten den argia, “berriro hasi naizela” eta ASKI DA oihukatzen dut. Oihuak berak izutu egiten nau, esnarazi eta kate jasanezin hori mozten du.

  2. Ordezkatu ideia horiek amets atsegin batekin. Irudikatu zeure burua nahi duzuna egiten: oporrak, zaletasunak…

  3. Errepika iezazkiozu zeure buruari lehengo egia baikorrak (une honetan nekez ikusten badituzu ere, lehen konbentzituta zeunden hori benetakoa, posible zela). “Izan konfiantza, dena konponduko da”, “adoretsua naiz”, “erratzeko eskubidea dut”, “merezi du”, “ez nago bakarrik”, “maitasuna beti da garaile”, “balio handikoa naiz”, “zaindu egiten naute”, “honetatik ere zerbait ona aterako da”, “ezerk ez nau Jaungoikoaren maitasunetik urrunduko (Rom 8)…

Gogoeta

Gogoratzen duzu kanalez aldatzera behartu zaituen egoeraren bat? Ba al dago “egia sakonen bat”? Gogoratu eta idatzi zure ustez bene-benetakoa den esaldi bat, zuretzat eztabaidaezina den egia bat.

Itxaropenaren ereile

¿Víctima o testigo del Coronavirus?. Seve Lázaro, sj
Otra propuesta de «En Casa con Jesús y Juan María»… la número 8!!

Itxaropenaren ereile

Santua zaren Aita,
zaindu itzazu munduko gaixoak;
eutsi itxaropena galdu dutenei;
kontsola itzazu minez eta sufrituz negarrez dienak.

Babestu zaintza gabe daudenak;
lagundu bakardadean bizi direnei;
eman argi “gau ilunean” bizi eta itxaropen
gabe daudenei;

Argitu fedea balantzan dutenak
eta zalantzen erasoa bizi dutenak;
eman bake pazientzia gabeei.
Itzuli itxaropena eta alaitasuna
ezinegonaz bete zirenei;

Sendatu ahulen eta zaharren atsekabeak;
lagundu hilzorian daudenei betiko pozetara iristen;
egin bidelagun denei Jainkoa aurki dezaten;

Bedeinka itzazu ugari sufritzen dutenei
harrera egiten dietenei,
bakardadean maitasunez laguntzen dietenei,
itxaropena eta alaitasuna emateko gai direnei,
atsekabean lagun izan eta maitasunez
zerbitzatzeko gauza dienei. Amen

ERABAKITZEN DUGU

Una nueva propuesta: «En Casa con Jesús y Juan María» (Número 7!!)

ORACIÓN:  «NUESTRA VIDA EN TUS MANOS»

Señor Jesús,
como nunca antes te rogamos
que afiances nuestra confianza en ti,
que sigamos poniendo nuestra vida
y la de todas las personas en tus manos,
que nos fiemos sin condiciones de ti
y que nuestra oración no sea solo para pedirte cosas,
sino que en ella vaya nuestro profundo y genuino deseo
de que esta situación excepcional acabe pronto
y que salgamos fortalecidos de la misma.
Que no olvidemos nunca agradecerte tanto bien recibido.

Señor Jesús, acompaña a todo el personal sanitario
y a cuantos profesionales están a nuestro servicio
en este tiempo en el que se nos pide permanecer en casa
y así ayudarnos unos a otros a frenar esta pandemia.

Acompaña a nuestros mayores,
de generosidad a los más jóvenes,
haznos a todos responsables
y enséñanos a vivir en familia
sabedores de que tú estás en medio de nosotros siempre.

Señor Jesús, que oremos, que ayunemos de salir, de juntarnos,
de disfrutar de esta primavera que ya llega,
que sirvamos a los otros como podamos si alguien lo necesita.

Que seamos cristianos de andar por casa,
que atendamos toda necesidad
y que sigamos siendo buena noticia para todos.
Así te lo pedimos. Así sea.                         Oscar Alonso Peno – Responsable Área Pastoral FEC

Joan den martxoaren 21ean Down sindromearen nazioarteko eguna ospatu zen.
“Erabakitzen dugu” lelopean ospatzen da Down sindromearen nazioarteko eguna. Gaixotasun hau duten pertsona guztiek euren bizitzaren arloetan erabakiak hartzeko eskubide osoa izan behar dute.