Nire lagunengatik

Gaur Maximan otoitz-une bat egingo dugu lagunengatik eskerrak emateko.
Batez ere gure ikaskide bakoitzarengatik eskatuko dugu, ikasturte hau ondo bukatzeko, oporretan atseden hartzeko eta gure familia eta lagunekin gozatzeko.

Elkarrekin egiten dugu otoitza, astiro, esaten ari garena pentsatuz…

Jesus,
gaur nire lagunengatik eskatu nahi dizut.
Eskerrik asko guztiengatik.
Oso onak dira eta asko maite ditut.

Babestu eta zaindu itzazu.
Lagun itzazu beti
egunez eta gauez, nonahi,
zoriontsuak izan daitezen.

Nire lagunen familiengatik ere eskatzen dizut,
gurasoak, anai-arrebak, aitona-amonak,
bereziki igarotzen ari direnekin
gogo-, lan- edo osasun-une latzak…

Gaur, batez ere, nire ikaskideengatik eskatzen dizut.
Haiekin ikasi eta hazi naiz ikasturte honetan zehar.
Gero eta elkartuago bizitzen ikas dezagun. Amen.