Nekazaria bezala fidatu

Jesusek esan eutsan jenteari:
– Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean jazo ohi danaren antzekoa da: ha lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, harek zelan ez dakiala. Lurrak berez emoten dau frutua: lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenean, alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten jako, uztaroa da-eta. (Mk 4)

Datorren igande honetako Ebanjelioan, Jesusek landako pertsonek oso ondo dakizkiten gauzak kontatzen dizkigu.
Laborariek lurra prestatzen dute, hazia erein, ureztatu, belar txarrak kendu…
Baina gero atseden hartzea, lo egitea eta haziak fruitua emango duelakoan egotea tokatzen da.

Gu «ereiten» ibili gara ikasturte honetan gure lanarekin hazi onak…
Orain, egun batzuen buruan, atseden hartu behar da, eta lan egin duguna ernetzen eta hazten utzi, fruitu ona eman dezan…

Ikusten dugu nola kontatzen diguten VALIVANen lagunek beren marrazkiekin…