Argia guztiontzat

Gaur, maximan, Óscar Santosen «LUZ PARA TODOS» abesti hau entzungo dugu.
Begiratu letrari eta geratu argi izateko moduren batekin, gehiago gustatzen zaizuna…

Abestia entzun ondoren, poliki, OTOITZ hau egingo dugu:

Jesus, zure laguntzarekin ARGIA izan nahi dut,
bizitza partekatu nahi dut besteei lagunduz.

ARGIA naiz bakea jartzen badut,
ARGIA naiz itxaropenez bizi banaiz,
ARGIA naiz besteak maite baditut.

ARGIA naiz egia esaten badut,
ARGIA naiz bakarrik daudenak zaintzen baditut,
ARGIA naiz, nire adiskidetasuna denei eskaintzen badiet.

ARGIA naiz min egin didanari barkatzen badiot,
ARGIA naiz hitz atsegin bat esaten badiet nire kideei,
ARGIA naiz etxean maitasuna eta irribarrea jartzen baditut.

Jesus, zure laguntzarekin ARGIA izan nahi dut.