Zure eta guztion osasunagatik

«Eskuak Garbitzeko Munduko Eguna» urriaren 15ean ospatzen da mundu osoan, eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzeak osasunean duen garrantzia gogorarazteko.
Eskuak garbitzea eguneroko keinua da munduko pertsona gehienentzat.
Hala ere, ez da hain ohikoa urarekin eta xaboiarekin garbitzea: milioika pertsonak eskuak garbitzeko soilik erabiltzen dute ura, dela ohituragatik, dela xaboirik ez izateagatik.
Beste pertsona askok, zoritxarrez, ez dute ura gertu egunero garbitu ahal izateko…
Eskuak ez garbitzeak edo xaboia ez erabiltzeak gaixotasun infekziosoak hedatzeko arriskua dakar, bai herrialde garatuetan, bai garapen bidean dauden herrialdeetan, nahiz eta horren ondorioak askoz larriagoak izan herrialde pobreenetan.

1-3 LH

4-6 LH