Ezagutzen al dugu lan egin behar duen eta eskolara joan ezin den haurrik?
Gaur, ekainak 12, Haurren Lanaren aurkako Munduko Eguna da.
Egun hau gizartea haurren lanaren arazoaz sentsibilizatzeko ospatzen da.
Arazo handi horren aurkako irtenbidea hezkuntza da.
Guk zortea dugu eskolara etorri ahal izateko, ikasi ahal izateko… baina haur askok ez.
Gaur haiekin gogoratzen gara eta munduko haur guztiek ikasi, jolastu, familiaz eta lagunez gozatu ahal izatea eskatzen dugu…