Begiratu eta entzun

Iruzkina irakurritakoan, margolan bat aztertzea gustatuko litzaidake. Agian ezagutzen duzu wahatsappek duen emotikono bat duelako. Ez da batere erraza, ezagutzen zenuen? Zer sentiarazten dizu? Zer iradokitzen dizu?

IRUZKINA (Oihua – Munch)

Ikusi eta entzun 1892. urteko arratsalde batean piztu zitzaion margolariari irudia buruan. Izan ere hurrengoa idazten du bere egunerokoan:

“Nire bi lagunekin paseon nengoela, iluntzean eguzkiak gorriz tindatu zuen zerua. Momentu horretan gelditu nintzen eta hesi bati bermatuz atsedenaldia hartu nuen; izan ere oso nekaturik sentitu nintzen. Nire lagunek paseon jarraitu zuten baina ni geldirik geratu nintzen, antsietateak mugitu ezinik. […]Fiordoari begira nengoela ilundu zuen.

Hodeiek ere odolaren kolore gorria hartu zuten.Naturan zehar oihu antzeko zerbait aditu nuen. Margolan hau margotu nuen, odolez beteriko hodeiak ere margotu nituen. Koloreek ere oihukatzen zuten”.

Aurpegiak erakusten duen desitxuratzeak garaiko mugak gainditu zituen.
Bertan dagoen gizonak belarriak estaltzen ditu bere oihua eta naturarena ez entzuteko. Margolan honetan delirioa nahiz sufrimendua nagusitzen dira, bitartean bi pertsonak pasean jarraitzen dute lagunaren sufrimendua euren bizitzetatik kanpo utzita.

EBAL

 

Share Button

AHULENA ERE EZINBESTEKOA DA

Share Button

GOIZ BAT IKUSIKO DUZUE

Oren por Palestina - Pegatina

Share Button

Beti egongo naiz gertu (Jesus)

Share Button

DENBORA OPARITU

Share Button

How to pass? Zer egingo zenuke zuk?

Share Button

Langabezia handia dago, baina badira lan hori egiteko gai diren pertsonak. Zuk onartuko zenituzke lan-baldintza hauek? Adi elkarrizketari:

Share Button

HESIAK HAUTSI, ADISKIDETASUNA ERAIKI

Share Button

BARRE EGINARAZTEN DIDAZU

(bigarren hezkuntzako ikasle batek proposatua)

Benetan eta maitasunez beteriko bideo maitagarria, amaren eguna ospatu ondoren maiatz honetan hasten laguntzen diguna. Eta zuk nori egiten diozu irribarre negarrez?

Share Button