Asteko santua. Isidoro Sevillakoa

Isidoro Cartagenan (Espainia) jaio zen 556. urtean, ziur asko erromatar familia batekoa zen, baina errege bisigodoekin ahaidetuta zegoen. Isidoro lau anai-arrebetatik gazteena zen. Bere bi anaiak, Leandro eta Fulgencio ere santu bihurtu ziren. Bere arreba Santa Florentina, komentu batzuetako abadesa izan zen.
Bere anaia Leandro, bera baino askoz zaharragoa zena, bere heziketaz arduratu zen, Isidoro haurra zela umezurtz geratu baitziren. Monasterio batera bidali zuen ikasten jarraitzeko.
Isidoro, bere garaiko gizon jakintsuenetako bat izatera iritsi zen, Erdi Aroko Maisua deitzen zioten. Zientzia, astronomia, geografia, historia, teologia eta teologiari buruzko liburuak idatzi zituen.
Bere anaia Leandroren ondoren, Sevillako apezpiku izan zen, apaizen prestakuntzaz arduratuz.
Pobreekiko maitasunean ere nabarmendu zen.
636ko apirilean hil zen, 80 urte zituela.
Elizako doktore izendatu zuten 1722an.