Lasai sentitzen naiz

LOGO HARA

Jarrera erosoan eseri ginen, bizkarra zuzen.
Arnasa emeki hartu, airea sabeleraino irits dadin. Inspiratu, 1, 2, 3, 4, poliki 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an, eta askatu 1, 2, 3, 4.
Orain itxi begiak emeki, arnasa sakon hartu eta askatu airea poliki-poliki.

Imajinatu argi zuri, bizi eta distiratsu bat zure buruaren gainetik. Argi hori zure burutik sartuko da, eta astiro-astiro zure gorputz osoa zeharkatuko du, poliki, bihotzaren gunera iritsi arte. Hemen, zure bihotzean, hartu arnasa eta sentitu argi hau. Zure bihotzetik orain argi zuri eta bizia isurtzen da.
Ezkerreko eskua gure bihotzean jarriko dugu, eta eskuinekoa gainean.

Musika:                            https://www.youtube.com/watch?v=XSpEh4VUy88
(Haurrei musika entzuten uzten diegu)

Berriro diogu: lasai eta bakean sentitzen naiz

(Haurrei barruan errepikatzeko esaten diegu)

Energia horrekin, atsedenean egoten gara, sentitzen eta arnasten.
Inspiratu, 1, 2, 3 4, poliki 1, 2, 3, 4.

(Behin baino gehiagotan errepikatzen da. Pixka bat igaro eta gero)

Orain kendu eskuak bihotzetik, inspiratu 1, 2, 3, 4 eta poliki askatu airea 1, 2, 3, 4.
Poliki-poliki, bakoitzak bere erritmoan, begiak zabaltzen ditu.

Partekatzen dugu:
Nola sentitu gara?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.