«Esaldiek ez dute ezer esaten, gertakariek hitz egiten dute» (Juan María)

LOGO HARA

HARA MODALITATEA: «ARRETAZ JOKATU»

Juan Maria benetako transformatzailea izan zen. Bere ideiak eta ametsak egitateen, keinuen, ekintzen eta aldaketen bidez gauzatzearen aldeko apustua egin zuen.
Gaur praktikan jarriko dugu Juan Mariak aipatzen zituen gertakarien botere eraldatzailea.
Aitzakiak alde batera utzi eta ekintzara pasatzeko garaia da, aldaketak sortzen hasteko garaia.

Girotzeko musika: https://www.youtube.com/watch?v=xg3pmwZFrTA

Gaur, ostegunero bezala, HARA maximoa egitea tokatzen zaigu. Prest zaude?
Hasi aurretik, eseri HARA jarreran:
– Bizkarra zuzen, aulkiaren bizkarraldean ondo bermatuta.
– Oinak lurrarekin kontaktuan.
– Eskuak mahai gainean edo izterren gainean, nahi duzun bezala.
– Buru zuzena, hari ikusezin batek tira egingo balio bezala.

Itxi begiak. Hartu arnasa eta askatu poliki. Esaiozu zenbat aldiz behar duzun lasaitzen eta hementxe eta orainean kontzentratzen zaren arte.

Jarraian, eskolan aurretik dituzun 6 orduetan egin dezakezun keinu sinple batean pentsatzera gonbidatzen zaitut.
Ikaskide bati mesede egiten dion zerbait izan daiteke, edo klase osoari mesede egiten dion keinu bat.

(Etenaldia)

Izan liteke:
– Pertsona jakin bati laguntzea,
– Zurekin aspaldian hitz egin ez duzun pertsona bat bilatzea, zer moduz dagoen galdetzeko.
– Patioan ikusten duzun ikaskide bati laudorioa (iruzkin positiboa) esatea.
Imajinatu zer beste keinu egin ditzakezun!

Astiro-astiro begiak irekitzen ari zara.

Partekatzeko:
Gelako gainerakoekin partekatu dezakezu keinua.
Zuen asmoen zerrenda arbelean idatz dezakezue eta betetzen ari zaretenok markatu.
Ez dago presarik, egun osoa duzue aurretik betetzeko.

Gaurko maximoa amaitu da oraingoz.
Gaurko azken orduko minutu batzuk gordeko ditugu gure keinuak nola bete ditugun aztertzeko
Komentatuko dugu ea gaur beste zerbait sumatu dugun ikasgelan, patioan…

Ekintzaz eta keinuz betetako egun honetaz goza dezazula!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.