Hain garrantzitsua da!

Goiza hasteko, marrazki hau ikustera gonbidatzen zaitugu:

Zer mezu helarazten digu?
Zertara gonbidatzen gaitu?
Saia zaitez hitz batean zehazten…  (taulan idatz ditzakegu)

Ziur horrelako hitzak esango zenituzketela: errespetua, enpatia, tolerantzia.
Gaur, jarrera horiek egunero (eskolan, familian, lagunekin) lantzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.
Gogoan izan gurutzatzen zaren pertsona bakoitzak sentitzen, bizi eta hunkitzen den bihotza duela, zureak bezala, eta, beraz, errespetu eta zaintza bera merezi duela.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.