8 ARTZAINA

#Adostekoprest

«Ardi galdua aurkitzen duenean, sorbaldetan jartzen du» (Lk 15, 5)

ESKERRIK ASKO
Eskerrik asko, Jauna, nigan jarri duzulako.
Errukiaren hazia.
Eskerrik asko sentibera egiten nauzulako
nork behar nauen jakiteko.

HEMEN NAGO
Gehien behar duenari, gaizki pasatzen ari denarii
laguntzeko nago.

Nire ondoan daudenak ez dira bakarrik sentituko,
ez dira nire erruz triste sentituko.

LAGUNTZEKO PREST NAUKAZU
Laguntzeko prest naukazu, Jauna
bakarrik, triste, galduta sentitzen denaren bila joateko.
Inor gertu ez duenari laguntzeko
prest naukazu Jauna.

TEAcompaño

Apirilaren 2an Autismoaz kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatzen da.
Profesionalek TEA (Trastorno de Autismo) duten pertsonez hitz egiten dute, eta familiek eta hezitzaileek honelako hitzekin konprometitzera animatzen gaituzte:
#TEAcompaño
#TEAdmiro
#TEAyudo
Arbelean idatz ditzakezue eta elkarrekin beste zerbait proposatu.

Zer sentitzen du autismoa duen haur baten aitak edo amak?
Ama batek beste guraso batzuei kontatzen die eta guri kontatzen digu bideo honetan:

Barkatu Jesus bezala

Jesusen garaian emakumeek ez zuten ia eskubiderik.
Hala ere, Jesusek beti maitasunez tratatu zituen, bere duintasuna aitortuz.
Datorren igandeko Ebanjelioan ikus daiteke hau.
Jesusek gonbidatzen gaitu barkatzeko eta ikusteko zein ona den pertsona bakoitzean!!

Jesusek, zutiturik, esan eutsan:
– «Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork gaitzetsi?»
Harek erantzun:
– «Inork ere ez, Jauna».
Orduan Jesusek:
– «Ezta Neuk ere, ez zaitut gaitzesten. Zoaz eta ez egin barriro pekaturik». (Jn 8, 9-11)