Nire ondoan zaude

LOGO HARA

Eroso eseri ginen aulkian, oinak lurrean bermatu genituen, eskuak hanken gainean eta burua tente, haren gainean flotatzen ari zen puxika batek burutik poliki gorantz tira egingo balio bezala.

Prest zaude?

Arnasa emeki hartu, airea sabeleraino irits dadin. Inspira, 1, 2, 3, 4.
Astiro-astiro 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an eta askatu 1, 2, 3, 4.

Orain itxi begiak emeki, arnasa sakon hartu eta askatu airea poliki-poliki.

Aste batzuk daramatzagu eskolan.
Gure klasea gustatzen zaigu eta ondo sentitzen gara bertan.

Orain, imajinatu zuhaitz politez inguratutako bidexka batetik zoazela.
Eguzkia dago eta bidean banku bat aurkitzen duzu.
Eseri pixka batean. Oso ondo dago.

Entzun musika, eta entzuten duzun bitartean, hartu arnasa poliki.

https://www.youtube.com/watch?v=iCN9uF53S6Y

Inspiratu, 1, 2, 3, 4. Poliki bota 1, 2, 3, 4an.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an eta askatu 1, 2, 3, 4.

Urrats batzuk entzuten dituzu eta zure kideetako bat zara.
Zure ondoko bankuan esertzen da.
Keinu bat egiten dizu (eskua ematen dizu, edo besarkada bat, edo sorbaldatik heltzen dizu)

Zure ondoan dago eta zurekin geratuko da pixka batean. Oso pozik zaudete biok elkarrekin egoteaz.
Bakean sentitzen zara eta pozik nago zurekin egoteaz.

(Musika utzi egiten da pixka batean).

Tarte horren ondoren, arnasa sakon hartu hainbat aldiz, eta astiro, zure erritmoan, ireki begiak.

Partekatzen dugu:
Zer gustatu zaizu gehien?
Nola sentitu zara?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.