Jesus adoratu zuten eta opariak eskaini zizkioten

Irudi horri erreparatzen diogu eta bertan idatzita dagoena astiro irakurtzen dugu.

Bideo hau ikusten dugu gogoratzeko nola Errege Magoak Jesusen aurrean agertu ziren. Jesus adoratu zuten eta opariak eskaini zizkioten.

Bideoa ikusi ondoren, elkarrekin egingo dugu Otoitz hau

JESUS LAGUNA
Kaixo Jesus, nire laguna.

Asko gustatzen zait Errege Magoen gaua.
Opariak ekartzea gustatzen zait.
Egun berezia delako gustatzen zait.
Familia-eguna da, ondo pasatzeko, jolasteko, barre egiteko eta hunkitzeko.
Baina zuk, Jesus, erakusten didazu opariak jasotzea baino poz handiagoa dagoela.