1-2 LH – Hontza

Maitasunak gauza guztiak irakasten ditu (JMª)

Adi begiratu akuarela honi

Zer ikusten duzu?
Zer iradokitzen dizu?
Irakurtzea, kuxkuxean ibiltzea, ikertzea, galdetzea, entzutea, esperimentatzea gustatzen zaizu?
Ikasteko gogoa duzu?
Hontzak jakinduria, isiltasuna eta ezagutza irudikatzen ditu.
Guretzat hontzak irudi honetan agertzen den guztia irudikatzen du: entzun, irakurri, galdetu, jarraitu, ukitu, esperimentatu eta ikusmiratu.

JARRAIAN, pertsona bitxi baten istorioa duzu, esperimentatzea, asmatzea, irakastea gustatzen zitzaiona: Anaia Bernardino.

Erlojua Bernardino  anaiak eraiki zuen.
Ez zen erlojugilea, matematika eta astronomia irakaslea baizik.
Ikastaro horiek ilustratzeko irakaskuntza-tresna gisa egin zuen.
Erlojua 1855ean sortu zen eta oraindik funtzionatzen du.
Anaien etxeko patioan aurkitu daiteke.

 

3-6 LH – Binaka

 “Batasuna eta poza zuen indarra da, altxor bat bezala kontserbatu” (JMª)

Adi begiratu akuarela honi:

Zer ikusten duzu?
Zer iradokitzen dizu?
Bakarrik edo lagunekin egon nahiago duzu?
Nahiago duzu lana bakarrik edo klasekide batekin egin?
Gehiago ikasten da bakarrik edo laguntzen dizun inorekin? animatzen zaituen inorekin? eskerrak ematen dizkizun inorekin?

Esaera batek dio: «Hobe bakarrik gaizki lagunduta baino» (“Mejor solo que mal acompañado”).

Ondoan duzun norbaitekin komentatu Juan Mariaren esaldi hau:
“Batasuna zuen indarra eta poza da, altxor bat bezala kontserbatzea”

Konpromiso txiki hau iradokitzen dizut hurrengo egunetarako, aste honetakoak behintzat:
Gaur norbaitekin egon naiz edo zerbaitetarako konpainia eskatu dut?.